Sare sozialak

Mintzatu.com -eko lehiaketako irabazleak!

Gogoratuko duzuenez, iazko bukaeran Mintzatu.com egitasmoa aurkeztu genuen Xare Azokan.
Mintzaturen beta bertsioa martxan jarri genuen eta horrekin lotuta lehiaketa bat martxan jarri ere.

Mintzatu posterra

Gogoratzen duzue Mintzatu zer den?

Laburki esanda, euskaldunok euskaraz non egiten dugun zabaltzeko plataforma.

Teknologia erabiltzen dugu gure hizkuntza zabaltzeko. Eta nola? Mintzaturen mamia geokokapena da. Edonork adieraz dezake plataforma honetan non dagoen euskaraz mintzatzen une bakoitzean.

Erabiltzaileek leku berriak sor ditzakete plataforma honetan eta, noski, euskaraz non ari duten etiketatu ere. Eta baita plataformako erabiltzaileekin harremanak egin eta lagunak bilatu edo aurkitu.

Azken finean, euskarak munduan duen lekua guztion artean agertzea dugu helburu.

Eta lehiaketarekin jarraituz, gaur bukatzen zen parte hartzeko epea. Lehiaketa plataforma bera ezagutzera emateko eta sustatzeko antolatu genuen.
Sari ezberdinak ematen genituen eta egia esan ez dugu parte hartze handirik izan, baina tira, plataformaren bigarren fasea garatzen ari gara ere eta hau martxan jartzeko eta apurka-apurka ezagutzera emateko aitxakia zen.

Hauek dira sariak eta saridunak:

  • Mintzatun lagun gehien egiten dituen laguna. 100 eurotako diru-txekearen irabazlea Imanol Epelde zarauztarra da. Zorionak Imanol!
  • Egiazko leku berri gehien satzen duen laguna: Asier Ortuella izan da irabazlea eta 200 eurotako diru-txekea jasoko du. Zorionak Asier!127 leku partekatu ditu Asierrek!!
  • Leku ezberdinetan gehien etiketatzen den erabiltzailea, check-in gehien egiten dituena: 100 eurotako diru-txekea zen saria, baina egia esan desierto utzi behar izan dugu kategoria hau, jendeak ez duelako etiketatu.
  • Mintzatun izkutatu ditugun bi altxor sekretuak lehenengoz desblokeatzen dituzten bi lagunek 100 eurotako diru-txeke bana jasoko dituzte.
    Inork ez ditu asmatu zeintzuk ziren bi leku sekretu horiek. Eta pena bat da, hain errazak ziren!!
    Hauek hain zuzen ere: Euskaltzaindia eta San Telmo Museoa. Errazak ziren edo ez?
Tira, jada Mintzatu garapena hobetzen gabiltza eta laister mugikorretarako App-a izango dugu ere. Gutxi falta da!
Bitartean badakizue, jarraitu Mintzatu erabiltzen eta zabaldu non egiten duzuen euskaraz!!
Mintzatu mapa
Hemen dago Asier Ortuella pintxo-pintxo argazkirako prest!
Asier Ortuella, Mintzatu lehiaketak oirabazlea

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu