Sare sozialak

Mintzatu euskaldunon sare sozial berriaren lehiaketa martxan dago jada!

Mintzatu posterra

Asteburu honetan Xare Azokaren lehenengo edizioa ospatu da Donostiako Kursaalean. Xare euskal mundu digitalaren inguruko azoka jaialdia izan da eta Azkue Fundaziokook han egon gara. Gainera, ekimenaren babesleak izan gara, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalarekin batera.

Baina babesleak izateaz aparte, ekimen hau aprobetxatu izan dugu gure egitasmo baten aurkezpena egiteko, Mintzatu euskaldunon sare sozial berria, hain zuzen ere.

Mintzatuk, geolokalizazioa aprobetxatuz, euskarak munduan duen lekua adierazteko lagunduko digun sare soziala da.

Eta, zer egin daiteke Mintzatun? Hiru gauza bereziki:

  • Leku berriak sortu plataforman: non hitz egiten duzu euskaraz? Bilatu euskaraz mintzatzen zaren kokalekua eta jada sortuta ez badago, zuk altan eman.
  • Euskaraz ari zarela leku batetan adierazi eta zabaldu: munduko edozein lekutan zaudela euskaraz mintzatzen, kontatu eta zabaldu.
  • Lagunak aurkitu eta egin: plataforman lagunak bilatu eta aurkitu ditzakezu eta, are gehiago, berriak topatu euskaraz mintzatzeko. Plataformak elkarrizketan aritzeko baliabidea ere eskaintzen du.
Mintzatu posterra

Erraza, ezta? Mintzatun sartzea guztiz zabala da eta euskaldunon guztien parte hartzea beharrezkoa da euskarak munduan duen lekua zabaltzeko eta adierazteko. Lagunduko gaituzu?
Izena eman, saioa hasi eta berehala has zaitezke kontatzen non ari zaren euskaraz mintzatzen.

Leku baten euskaraz hitz egiten ari zarela adierazten duzunean, Facebook eta Twitter bidez leku hori zabaltzeko aukera daukazu ere.

Gainera, hasierako partehartzea sustatzeko asmotan, lehiaketatxo bat antolatu dugu ere hemendik eta otsailera bitartean. Mintzatun gehien aritzen direnek, sariak irabazteko aukera izango dute, Fnac-en gastatzeko diru-txekeak.

Mintzatu lehiaketa

Mintzatu lehiaketa sariak

Hauek dira sarituko ditugun lorpenak:

  • Mintzatun lagun gehien egiten dituen lagunak 100 eurotako diru-txekea jasoko du.
  • Egiazko leku berri gehien satzen duenak 200 eurotako diru-txekea irabaziko du.
  • Leku ezberdinetan gehien etiketatzen den erabiltzaileari, check-in gehien egiten dituena, 100 eurotako diru-txekea emango zaio.
  • Mintzatun izkutatu ditugun bi altxor sekretuak lehenengoz desblokeatzen dituzten bi lagunek 100 eurotako diru-txeke bana jasoko dituzte.

Animatuko zarete euskaldunon sarea handitzen?

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu