Inoiz gertatu zaizu norbaitekin hitz egitera zoazela eta euskalduna den ez dakizula? Nola hasi, zein hizkuntzatan? Estres linguistikoa deitzen zaio horri.
Bideo honetan sakonago ikus dezakegu kontzeptu hau zertan datzan:
Egoera honi aurre egiteko sortu genuen Mintzatu, beste arrazoi batzuen artean.
Mintzatuk geolokalizazioaz baliatzen da unean gauden lekua identifikatzeko. Baliabide hori aprobetxatu izan dugu euskaraz hitz egiten den lekuen sare hau osatzeko. Aplikazioak sarean zabaltzen du non gauden euskaraz hitz egiten. Guztion elikaduraz ornitzen da Mintzatu.
Doako aplikazioa eskuragarri dago eta oso erraza da horretan jarduntea eta beste sare sozialetan zabaltzea zertan eta non zauden. Sarean ez dagoen leku baten zaudenean ere, aukera duzu plataforman sortzeko.
Zure inguruan uste duzun baino euskaldun gehiago daude. Ausar zaitez eta euskaraz hasi eta lagundu leku euskaldunen sare hau osatzen.
[…] horrelakoetan nenbilela, estres linguistikoa kontzeptuaren berri izan dut, Azkue Fundazioaren “egunkariaren” bitartez. Horrek ere azal lezake Goyoren zalantza/kexaren […]