Abenduaren 3an Mintzatu sare sozialaren itxura berria aurkeztu genuen. Mintzatu euskaraz non hitz egiten den zabaltzeko aukera ematen duen sare soziala da.
2012ko bukaeran aurkeztu genuen Mintzatu eta urte honetan zehar plataforma berriztatu dugu guztiz, baliabide berriekin, diseinu aldeko zenbait aldaketekin eta sakeleko telefonoetarako aplikazioak ere sortu ditugu.
Mintzatu euskara zein lekutan hitz egiten dugun kokatzeko eta zabaltzeko aplikazioa da eta hamaika erabilera ezberdin eman ditzakegu. Hiritarrontzat, gure harremanak euskaraz hasteko bidea errazten du; enpresa edo merkatal munduan ere, berton euskaraz bideratu daitezkeela harremanak zabaldu daiteke.
Nola edo hala, hau dena jasotzeko eta erabiltzaileentzat lana errazteko, aurkezpen korporatibo bat prestatu dugu eta hemen duzue eskuragarri.
Zer da Mintzatu? Zertarako balio du? Nola has gaitezke erabiltzen? Eta telefonoetarako aplikazioak nola erabiltzen dira?
Galdera guzti hauei ematen die erantzuna txosten honek.
Deskargatu eta erabil ezazu!