Euskararen Etxea

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta euskal musikaz aritu dira ikasleekin

20150420_133749

Baga biga higa izeneko egitas20150420_132712moa ekarri zuten Euskararen Etxera Mikel Markez eta Eñaut Elorrietak. Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu duen proiektua herriz herri aurkezten ari dira bi musikariak. Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaintzen diote, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera arte. Kontatu bakarrik ez, kantatu ere egiten dute, izan ere, hamarkada bakoitzeko azalpenak garaiko abestiak joz borobiltzen dituzte.

Apirilaren 20an bi saio eskaini zituzten Euskararen Etxeko beheko solairuan. Luis Briñas Institutuko eta Kirikiño Ikastolako ikasle bilbotarrak izan ziren gonbidatuak. Gaztetxoak euskal kantagintzaren historiaren argazki osatu bat bereganatu nahian aritu ziren Markez eta Elorrieta, generazio berriek gure musika sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten.

Joan den mende hasierako Pello Joxepe kantuaren grabazio batetik hasi eta gaurdainoko errepasoa egin zuten. Horretarako, Mixel Labeguerie, Ez Dok Amairu taldeko Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Lourdes Iriondo, Errobi, Hertzainak, Itoiz eta beste hainbat aipatu zituzten. Argazki, abesti eta irudien laguntzaz, hamarkada bakoitzeko testuinguru historikoaren berri eman zuten, eta horrekin batera, garai horretako musikagintzaren egoera azaldu zuten.

Kontatu eta kantatu

Azalpenak arindu eta hobeto ulertzeko asmotan hamarkada bakoitzari musikarekin eman zioten amaiera. Eperra herrikoiarekin eta Labeguerieren Gaztedi Berria-rekin eman zioten hasiera eta, besteak beste, Lau teilatu ezaguna abestu zuten 80.hamarkada osatzeko. Azken hamarkadetan, esperientzia propioa ere kontatzeko aukera izan zuten Mikel Markez eta Eñaut Elorrietak, izan ere, beraiek plazan aritu ziren garaiak zituzten hizketarako gai. Bukatzeko, bakoitzak bere abesti bat interpretatu zuen, eta Zure begiek zaharra eta Gernika indartsua entzun zituzten ikasleek.

Ordu eta erdiko klase berezi bat jasotzeko aukera izan zuten ikasle bilbotarrek. Egun batez, luxuzko bi musika irakasle izan zituzten eta euskal musikaz zerbait ikasita edo entzunda irten ziren Euskararen Etxetik.

 

Zuen ikastetxean ere horrelako saiorik antolatu nahi?

Mikel eta Eñauten Baga Biga Higa egitasmo hau gazteei zuzenduta dago eta formatua ikastetxeetako taldeei eskaintzeko prestatuta dago.

Bikote hau zentroetara joateko aukera dauka edo kasu berezietan, zentro ezberdinetako taldeak leku handiago batean bildu eta horretan ere burutzeko prest daude.

Benetan interesgarria eta hezitzailea dela proiektua eta ekitaldia. Hemendik zuen ikastetxeetan zabaldu eta antolatzera animatzen zaituztegu.

 

flickr-128

Argazki bilduma: BagaBigaHiga egitasmoaren emanaldia Euskararen Etxean

 

BagaBigaHiga

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu