Orain dela egun batzuk Bagera Euskaltzaleen Elkarteak proposatu duen lehiaketa dibertigarri baten berri izan genuen: euskaraz sortutako memerik onenak sarituko dituen lehiaketa antolatu du.
Oso ideia ona iruditu zaigu eta horregatik lehiaketa horretan parte hartzen animatu zaitezen laguntza eskaintzen dizugu gaurkoan. Meme eraginkor eta arrakastatsuak sortu nahi dituzu? Orduan jarraitu irakurtzen.
Zer da meme bat?
Ez gara luzatuko teoria sakonetan, baina funtsean memea birus baten moduan kontagiatzen den ideia bat da. Esaten da garunetik garunera pasatzen den ideia dela.
Beraz, memeak ezaugarri batzuk izan beharko ditu, kutsatze hori bilakatzeko hautagaia izateko.
Zer behar da meme arrakastatsu bat egiteko?
Memphis-eko Unibertsitateak oraintsu 300 meme baino gehiago ikertu eta ondorioak atera ditu, meme arrakastasuak izaten dituzten ezaugarriak identifikatuz. Zeintzuk dira ezaugarri hauek? Hiru, besterik ez:
1. Laburra izatea, testu gutxikoa.
2. Memean agertzen diren hitzak, sentimentuetara jo behar dute eta adjetibo kalifikatzaileak erabili, erantzun emozionala eta gogoratzea bilatzeko.
3. Gogoratzeko erraza izatea.
Hori lortzen baduzu, arrakasta bermatuta izango duzu.
Sakonago ikertu nahi izanez gero, hemen duzu ikerketaren txostena (ingelesez).
Lehiaketan parte hartu!
“Ez izan memelo, eta izan memelari!” da lehiaketaren lema. Esan bezala, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako lehiaketa da Memelariak. Helburua, umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da.
Parte hartzea oso erraza da: euskarazko memea sotu eta zuzenean partekatu:
- Twitterren #memelariak traolaren bidez
- Facebooken Bagera Elkartearen orrian argitaratuz
Sortu euskarazko memeak eta partekatu Twitter-en #memelariak traolarekin. Bagera elkarteak hiru onenak sarituko ditu. Abenduaren 24a da parte hartzeko azken eguna.
Ikusi zein proposamen onak dauden! Has zaitez eta animatu zuk ere parte hartzen!