Euskara ingurune digitalean

“Memeka.eus” egitasmoa abiatu du Iametza enpresak

Memeak eukaraz egiteko plataforma da Memeka.eus, eta, batez ere, nerabeei zuzenduta dago.

 Memeak diseinatu eta egiteko baliabidea da Memeka.eus. Plataformak, hala nola, irudiak eskaintzen ditu, baita irudi horien gainean idazteko aukera ere: letra tipoa eta kolorea aukeratu daitezke. Behin memea eginda, deskargatzeko aukera ematen du. Horrekin batera, sSortutako memeak partekatzeko aukera ere eskaintzen du.

Berria egunkarian jasotzen denez,  “kezka” batetik sortutako egitasmoa da: “nola sustatu euskara gazteen artean. Ikusten genuen memeak badirela baliabide bat gazteentzat, erabiltzen duten tresna bat dela, gogoko dutela. Umorea, satira, ironia… lantzen dituzte bitarteko grafikoen bidez, eta, nahi gabe ere, hizkuntza joko horretan sartzen da”.

piki

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu