Euskara ingurune digitalean

Marten ere euskaraz egiten da?

Jakina da euskararen jatorria misterio bat dela; hizkuntzalarien arabera, euskarak, inguruko hizkuntza gehien ez bezala ez du jatorri indoeuropearrik; are gehiago bakarturik omen dago munduan. Ala ere, hainbat hizkuntzekin lotzeko ahaleginak egin dira. Horretarako era guztietako hipotesiak garatu dira: batzuek oinarri zientifikoa dute; beste batzuk ordea, erabat fantasiosoak dira.

Sestaoko euskaltegiko lagun batek ahaztuta genuen fantasiazko teoria bat gogoratu zigun: euskara estralurtarrek berba egiten duten hizkuntza dela hain zuzen ere!! Harrigarria benetan teoria hau;  badakigu oinarri zientifikorik ez duela baiana… batek daki!!

Ba al dakizu euskararen inguruko historia gehiagorik? Gehiago jakin nahi?

Zatoz Euskararen Etxera eta elkarrekin Euskararen Bidaia egingo dugu!!

 

Sestaoko Euskaltegia

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu