Euskal egitasmoak

“MarMarka” markaren zaintzari buruzko jardunaldia egingo dute Donostian

MarMarka. Markaren zaintza eta buruhausteak #NortasunaSarean jardunaldia egingo dute martxoaren 23an, Donostiako Koldo Mitxelena gunean, 18:30etik 20:30era.

MarMarka lelopean, jardunaldi honek gure markaren estrategiaren garrantzia hausnartu ostean honen zaintza, eta lanketan sortzen diren buruhausteei heldu nahi diegu. Nola zaindu zure marka sareetan? Zer eduki behar duzu kontuan markaren estrategian? Galdera hauen inguruan suerta daitezkeen zalantzak argitu nahi ditugu”.

Egitarauari dagokionez, Ion Ansa Mendizabalek (Estrategia aholkularia) eta Maider Beldarrain Iribarrek (Komunikazio estrategikoa) marka zaintzerakoan aintzat hartu beharreko  funtsezko kontuak aztertuko dituzte.

Horrekin batera, hainbat esperientzia azalduko dituzte mahai-inguru formatuan. Solasaldian hauexek parte hartuko dute: inguruan Itsaso Muñoz Rodriguez (Ordiziako Udala),Alexander Padilla López (Gaztea), Aitziber Onaindia Martinez (Gau Beltza) eta Arturo Villanueva Arteaga (Biba Ardoak).

Izena emateko, hemen.

marmarka

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu