Otsailaren 21ean, Markinako Institutuko DBH 2. mailako ikasle talde handi bat etorri zitzaigun Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzera. 47 lagun zirenez gutxi gora behera, bi taldetan banatu genituen batzuk bisita egin zezaten besteek Komiki Digitalen Tailerra egiten zuten bitartean. Amaitutakoan taldeak trukatu eta falta zitzaien jarduera egin zuten. Horrela, bisitak 2 ordu iraun zituen. Komikia oso ondo egin zutela esan ziguten, beraz, argazki honetan Komiki Digitalen Tailerreko 2013. urteko irabazleetariko batzuk egon daitezke!!
Iruzkina idatzi nahi baduzu
Izena eman behar duzu iruzkina idatzi ahal izateko.