Euskararen Etxea

Markinako Institutua Euskararen bidaia egiten!

Markina BHI-ko 2.mailako ikasleak

Gaur, Urriak 30, Markina BHI-ko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.mailako ikasleak etorri dira Euskararen Etxera.

Ateak ireki bezain laster, goizeko 10:00tan, Markinako gazteak Euskaran barrena bidaiatzeko prest zeuden. 40 ikasle inguru izan direnez, bi talde egin ditugu. Lehenengo taldea Komiki Digitalaren tailerra lantzera joan da, gazteentzat interesgarria den gai jakin batean oinarritutako komikia sortzera, eta bide batez, sari bat eskuratzeko aukera izango dute.

Aldi berean, beste taldea Euskararen Interpretazio Zentroan gelditu da Euskara eta euskaldunon ezaugarri desberdinetan sakontzeko asmoz. Bertan, euskalki desberdinak eta euskara batuaren arteko harremana landu dute, baita euskararen jatorriaren inguruko hipotesiak eta euskararen bilakaera ere.

Goiza ondo aprobetxatu ondoren argazki bat atera dugu guztiok batera:

Markina BHI-ko 2.mailako ikasleak

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu