Euskararen Etxea

Maiatzan Euskararen Etxean…

EEko-jarduerak-Maiatza

Maiatza heldu zaigu. Euskararen arloan hainbat jaialdi, herrietako festak eta abar luzea izaten dituen hilabetea. Maiatza, urte guztiaren ardatza, esaten du esaera batek. Egia al da?

Nolanahi ere, hilabete honetan jarduera bereziak izango ditugu Euskararen Etxean. Birpasatu ditzagun!

::: Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia: Gogoratu! Ostegun honetan izango da. Aurten hezkuntza arlora zuzenduta.

Gehiago jakiteko, sakatu esteka honetan eta egitaraua ikusi. Izena emateko epea oraindik zabalik dago. Baina adi ibili!

Teknologia_irakaslearen-eskura

::: Ukelele ikastaroa: kriston arrakasta izan du hiru ostiraletan zehar burutuko dugun ikastaro honek. Liluratuta gaude!

Darabilborekin batera antolatu dugun ikastaro honetan ukelelearen ingurukoak ezagutu eta tresna jotzen ikasiko dugu. Euskal musikako bost kanta jotzen ikasiko dugu.

Ukelele ikastaroa-Darabilbo-Azkue Fundazioa

::: “Pop Pilulak” fanzinearen laugarren alearen aurkezpena: maiatzaren 21ean Pop-kultura ardatz duen euskarazko Pop Pilulak fanzinearen laugarren alea aurkeztuko dute. Eta fanzinearen aurkezpenaz gain, kontzertua ere izango da: Xabier Montoia. Musikari eta idazleak Montoiaren mundu miresgarria argitaratu zuen 2011n, Bidehuts plataformaren laguntzarekin; bere bakarkako bosgarren lana da.

Pilulak_argazkia_Danele Sarriugarte

::: Eta maiatza osoan zehar oraindik Hiri asko bere baitan erakusketa bisitatzeko aukera izango duzu. Hau ez da erakusketa arrunta, Bilboko barrutiei buruzko erakusketa da, baina benetan berezia. Erakusketa honek zortzi obra biltzen ditu, eta obretako bakoitza hiru elementuz osatua dago: argazki, testu, eta musika pieza bana.

HiriAskoBereBaitan1

::: Gogoratu maiatzaren 9an, larunbataz, goizez zabalduko dugula Euskararen Etxea. Beraz, astean zehar hurbiltzeko aukerarik ez badaukazu, aitxakirik ez dago.

Gehiago nahi? Laster ekainan izango ditugun jardueren berri emango dizugu. Adi egon, benetan bereziak izango bai dira!

EEko-jarduerak-Apirila_eskuorria

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu