Datorren larunbatean, maiatzak 25, Euskararen Etxeko erakusketa bisitatzeko aukera izango duzue. Astean zehar San Inaziora hurbiltzeko astirik ez baduzue, lasai, asteburu honetan zentroa zabalik dago eta.
Abagune ezin hobea luzatzen dizuegu bisita euskaraz ala gaztelaniaz egin dezazuen. Hauexek dira larunbatetako bisita ordutegiak:
- 10:15ean, bisita gidatua gazteleraz
- 11:30ean, bisita gidatua euskaraz
- 12:45ean, bisita gidatua gazteleraz
Aurretiaz dei iezaguzue erreserba egiteko 94 402 80 81 telefonora edo nahiago baduzue info@azkuefundazioa.org helbide elektronikora idatzi.