Apirilean zehar, zehazki 10, 11 eta 19an, Luis Briñas Ikastetxeko hiru ikasle talde hurbildu zaizkigu Euskararen Etxera. Lehen Hezkuntzako 6. mailako gazteek Euskararen Bidaia erakusketa ikusi eta gure mediategian Komiki Digitalen tailerra ere egin zuten. Ikaragarri gustatu zitzaien azken hau, izan ere, Komiki Digitalen Lehiaketan parte hartzen dute horrela eta gure 2. edizio honetako irabazle suerta daitezke.
Jarraian talde bakoitzari atera genion argazkia: