Gurekin parte hartu nahi?

Loraldia, adieraziko dugu Instagramen zer den euskal kultura?

Loraldia-Home-Bannerra

LORALDIA, Bilbon laster ospatuko den gaur eguneko kulturaren topaketa da. Apirilaren 23 eta 26aren bitartean izango da eta euskal kulturaren adierazpen mota ezberdinen erakusleihoa izango da.

Loraldiaren abiapuntua XIX. mendean Anton Abbadiak sortu zituen Lore Jokoetan izango da eta gaur egunera ekarriz, euskal kulturaren arlo ezberdinak plazaratuko ditu.

Arlo digitalean ere islada izatea nahi izan dugu eta horregatik gure ekarpena ekimen honekin bat egiteko Instagrameko lehiaketa bat antolatzea izango da.

Aste honetan bertan hasiko da lehiaketa hau Loraldia, Euskal Kultura Gaur Geroan izenburupean eta apirilaren 29a arte luzatuko da.Loraldia_Burua

Zertan datza Instagrameko lehiaketa hau?

  • Bost astez Instagramen argazkiak argitaratzeko erronkak proposatuko ditugu, astero gai bana.
  • Lehiaketa Instagramen eta euskaraz burutuko da.
  • Gaiak euskal kulturaren adierazpenekin lotuta daude.
  • Edozeinek parte hartzeko aukera izango du, edozein lekutatik. Eta argazkiak berriak zein zaharrak izan daitezke, beti eta gaiarekin bat egiteko baldintza betetzen badute.
  • Asteko erronka bakoitzeko hamar argazkirik onenak aukeratuko ditugu. Beraz, lehiaketa bukatzerakoan 50 argazki irabazle izango ditugu.
  • Beste sari berezi bat izango da: Loraldia jaialdia dirauen bitartean festibaleko argazkirik esanguratsuenak #HauDaLoraldia sari berezia izango du.

Zeintzuk dira sariak?

Bi sari izango dira:

  • Lehiaketa epea bukatuta, bost astetan zehar hautatutako argazkiekin Euskararen Etxean erakusketa bat antolatuko dugu. Erakusketa hau uda osoan zehar egongo da ikusgai.
  • Hau da Loraldia sari berezia: jaialdia irauten duen egunetako argazki esanguratsuena aukeratu eta horrek datorren edizioko Loraldiarako pasea izango du eta edizio honetako irudirik adierazgarriena izanda, materiala guztietan agertuko da.

Adieraziko dugu euskal kultura zer den Instagramen?

Instagram modu ezin hobea da euskal kulturaren adierazpen eta jarduera ezberdinak agertu ahal izateko. Eta euskaraz!

Bestalde, ba al zenekien euskarak presentzia nabarmena daukala Instagramen eta erabiltzaile euskaldunen @Igerrak komunitatea sortu dela oraintsu?

Ia 1.200 jarraitzaile lortu ditu talde honek lau hilabete eskasetan. Euskaldunok gogotsu gabiltza Instagramen eta guk ere sare hau erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatu izan ditugu.

Beraz, aukera paregabea ikasitakoarekin praktikatu eta gure eguneroko kultur adierazpenak sarean agertzeko, partekatzeko, nabarmentzeko…

Animatuko zara? Lehiaketa ostegun honetan hasiko da!

Lehiaketaren inguruko informazio guztia eskuratzeko hemen sakatu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu