Sare sozialak

LinkedInen profila modurik eraginkorrenean sortzeko gomendioak

LinkedIn arlo profesionalerako sare soziala da. Plataforma honetan izena eman duten erabiltzaileen %77ak aitortzen du etekina atera diotela, langile berriak bilatu, lan arloko kontaktu berriak egiteko edo lana aurkitzeko.

Baina LinkedIneko profilari ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko, lan apur bat egin beharra dago eta hau modu egokian bete eta doitu behar da. Gaurkoan guzti honi buruz arituko gara.

office-1081807_960_720

Hemen gomendio, aholku eta egin beharrekoak zerrendatuko ditugu.

Hasteko, zergatik erabili LinkedIn?

LinkedIn erabiltzen hasteko zenbait arrazoi emango dizkizugu. Zalantzak badituzu edo alperkeria, agian hau irakurrita erabakia hartuko duzu.

Iraganarekin kontaktua berresukuratzeko

Iraganean izan dituzun ikaskide, ikasketa zentro, lan, lankide eta abarrekin kontaktua berreskuratzeko baliabide azkarra eta erraza da. Profila zabaldu eta berehala automatikoki zure posta elektronikoko kontaktuen artetik plataforman bilaketa egitea errazten dizu.
Arlo profesionalean emandako bilakaeran beste profesional batzuekin izandako harremana mantentzeko aukera ematen du LinkedInek, egungo beste sare sozialak baino hobeto.

Aurkitua izan ahal izateko

Zuk bilaketak egin zenezake eta aldi berean beste erabiltzaileek ere zure izena bila dezakete. Profila betetzen duzunean, mundu mailan beste 30 milioi erabiltzailerekin batera datu base erraldoi honen parte izango zara.
Plataformak bilaketa tresna boteretsua eskaintzen du, zergatik ez aprobetxatu hau lan bila edo aldaketa ba zabiltza?

hire

Eskarmentua eskuratzeko

LinkedIneko taldeak gai zehatzei buruz partekatzeko sortuak dira. Hauetan parte hartuz, zure interesekoak diren gaiei buruz ikasi eta arloko adituekin kontaktuan jar zaitezke.

Gehiago ikasteko baliabide boteretsua da.

Bilakaera profesionala bideratzeko

Nahiz eta une honetan lana bilatzeko prozesuan egon ez, LinkedIn tresna egokia da zure karrera profesionala hazi arazteko. LinkedInen enplegu eskaintza egiten dutenek, enpresak eta langileak biltzen dira. Eta gomendagarria da eskaintza edo aukera berrietara zabalik egotea edo behintzat, egoera egunez-egunez ezagutzea.

Salmentak eta marketina egiteko

LinkedIn ez da salmentarako plataforma bat, baina bai arlo honetan aukera berriak zuzenean bilatu eta aurkitzeko aproposa: bezero, produktu eta zerbitzu berriak proposatzeko; enpresak ezagutzeko; hornitzaile, ekoizle berriak topatzeko; salmenta aukera berriak ikertzeko…

Aholkulariak bilatzeko

Zure profilaren inguruan sare sendoa osatzen baduzu, edozein unetan aholku eta gomendioak eska zeniezaieke. Konfidantzazko harremana ezarrita balego, gomendio egokiak jasotzeko aukera izango zenukee.

kontaktuak

Oinarrizko erabilpen aholkuak

Konbentzituta? Profila zabaltzeko erabakia hartu baduzu, kontutan izan beharreko ezaugarri batzuk komentatuko ditugu. Has gaitezen oinarrizko aholku orokor batzuekin.

Premium kontua zabaltzeari buruz hausnartu

Beste baliabide batzuen artean, Premium kontuak zure profila zeinek ikusi duen  jakitea ahalbidetzen du. Bestalde, profilaren ikuspena hobetzen da eta kontaktatua izateko aukerak handitzen dira.
Agian inbertsio hau egitea ez zaizu beharrezkoa irudituko, baina lana bilatzeko prozesuan bazabiltza, aukerak handituko dituzu.

Profilaren funtsezko atalak bete

Zaindu bereziki profila osatzeko jarri beharko duzun argazkia. Datuen arabera, argazkia daukaten profilek hamaika alditan handitzen dituzte kontutan hartuak izateko aukerak.

Bereziki doitutako url-a ere sortzea komeni da. Eta noski, zure buruari buruzko deskribapena ondo osatzea. Deskribapenaren atal honetan hitz klabeak aipatu.

Sare sozialetan zabalik dituzun beste profilak honekin lotzeari buruzko gogoeta egin: zein helbururekin dauzkazu beste profila horiek? lan arloan ekarpen positiboa suposatzen dute edo soilik arlo petsonal eta pribatuan erabiltzan dituzu?

Zure profila publikoki ikusgai egotea

linkedin-profila

Webguneak lotu

Zure kurrikulumean agertzen diren egitasmoei buruzko url-ak aipatu. Horrela zuzenean zure esperientziari buruzko frogak eskainiko dituzu.

Esperientzia atala osatu

Zein enpresa edo erakundetan lan egin izan duzun bete. Zein proiektutan lan egin duzun osatu baita ere. LinkedInen bitartez langileak bilatzen dituzten entrepresen %66a hautagaiek adierazten duten esperientzietan oinarritzen dira.

Gomendioak eskaini eta eskatu

LinkedIneko gomendioak beste erabiltzaile batzuek guri buruzko erreferentziak dira.

Esaten dute profila fidagarri batek behintzat bi gomendio izan behar dituela.

Aurreko lan, ikasketa eta abarreko kontaktuak bilatu eta hauei eskatu zuri buruzko gomendioa egitea.

Taldeetara gehitu

Taldeetan gai zehatzei buruzko edukiak partekatzen dira. Oso egokiak dira kontaktu berriak egiteko, gure ezagutza eta esperientzia agertzeko eta abar. Erabiltzaile bakoitza 50 talde ezberdinetara gehitu daiteke.

Zure posta kontaktuen helbideen bidez has zaitezke erabiltzaileak bilatzen, hauek dauden taldeak ikusi eta jarraitzen, enpresen profilak jarraitzen…

Aktiboa izan

Komentatu, aitamenak egin, partekatu… harremanak sendotu beste erabiltzaileekin.

Ez izan spam sortzailea eta baliozko edukiak partekatu itzazu. Hauen bidez zure arloari buruzko gaien inguruan interesa eta ezagutza duzula erakutsiko duzu.

arrakasta

Ekiditu beharreko akatsak

Sarritan LinkedInen profila zabaldu bai, baina ez diogu arreta nahikorik jartzen eta oinarrizko akats batzuk egiten ditugu. Berriro azpimarratzea bada ere, batzuk erraz konpondu daitezke eta ekiditu daitezke:

Profilaren argazkiaren kalitatea

Taldekako argazki bat jartzea, kalitate gutxikoa edo egoera oso egokian. Ez da zertan argazki-estudioko argazkia izan behar, baina bai gure irudia era itxurosoan erakusten duena.

Izenburu profesionala ondo ez osatu

Izenburu profesionalaren eremuan, egungo lanbidea edo lanpostua ezezik, egokiagoa litzateke gure lanbidea definitu edo deskribatzea. Adibidez, egokiago “nazioarteko idazkaria eta kudeatzailea” jartzea, “idazkaria XX enpresan” baino.

LinkedIn curriculum vitae-a jasotzeko tresna soila bezala erabiltzea

Noski, LinkedIn gure curriculum vitae-a jaso behar dugu. Baina ez hori soilik, are eta askoz gehiago da: marka pertsonala edo posizionamendua lortzeko tresna da.

Linkedin-aukerak

Eduki pobreak argitaratzea

Testuz soilik osatutako edukiak ekiditu eta saiatu balio handiagoko gauzak partekatzen: estekak, irudiak, aurkezpenak, proiektuak…

Datuak guztiz ez osatzea

Posta elektronikoa, webgunetarako estekak, sare sozialetako beste profilen estekak (erabilpen egokia ematen badiegu)… osatu.

Mezuak ez pertsonalizatzea

Plataformak automatikoki eta aurretik sortutako mezu batzuk eskaintzen ditu. Baina gomendagarria da gure kabuz pertsonalizatzea eta doitzea.

Kontaktu gutxi izatea

Profila zabaltzen denean kontaktuak egin hasieratik. Itxura txarra ematen du profila kontakturik gabe izateak.

Mezuak ondo sailkatu gabe bidaltzea

Mezuak ezin dira bidali kontaktu zerrenda osora, pertsonalizatu gabe eta helburuekin bat doazela hausnartu gabe. Erabiltzaile taldeak egin bidalketak egiteko eta mezuak horien ezaugarrietara doitu.

Kontaktuak taldeka ez antolatzea

LinkedInek kontaktuak taldeka antolatzeko aukera ematen du. Baliabide hau erabili antolaketa egokia egiteko eta helburuekin bat doazen mezuak bideratzeko.

Profilaren ikuspena doitu

Publikoki uzten badugu gure profilaren ikuspena ezarpenetan, erabiltzaile guztiek ikusi ahal izango dute beraien profila begiratu izan dugula.

kontratazioa

 

Dagoeneko konbentzituta?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu