Publikoaren botoekin eta epaimahaikideen botoekin, Banden Lehiako edizio honetako lau talde finalisten berri iragarriko dugu, urriaren 26an, Azkue Fundazioko sare sozialen bidez.
Akabu, Aneguria, Artezean, Astrid, Atila Txiguagua Beldurgarria, Azken Trena, Baneki, Deus Ez, Haustura, Hiri galduak, Huts, Jasan, Kiñubak, On eta Raust! taldeek Banden Lehiaren 9.edizioan eman dute izena.
Banden Lehia Azkue Fundazioak sortutako lehiaketa da eta txapelketa honek euskarazko musika sustatzea du helburu eta bandarik entzutetsuena sarituko du.
Lehiaketak bi fase ditu: lehenengo batean internet bidez burutzen da sailkapena. Taldeek interneten izena ematen dute atari honetan eta beraien musika argitaratzen dute. Taldearen jarraitzaile eta publikoak internet bidez bozkatzen du. Boto gehien lortzen duen taldea finalerako sailkatzen da automatikoki eta epaimahaiak beste hiru talde aukeratuko ditu eta lau talde finalista hauek , lehiaketako bigarrengo fasean, alegia, zuzeneko ekitaldian arituko dira finala egunean.
Aurtengo epaimahaia Ritxi Aizpuruk [musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna], Xabi HOO [Enkore taldeko abeslaria], Maia Muruaga [Euskal Irratiko kazetari eta esataria] eta Aritz Gonzalezek [Last Tour International]osatuko dute.
Hemen, http://www.bandenlehia.eus/bandak banden informazioa eta taldeen puntuak.
Banden Lehia 9.edizioko finala azaroaren 24ean, ostiralean, Bilborocken ospatuko da. Finala publikora zabalik izango da eta Itziarren Semeak talde gonbidatua izango da.