Berrikuntza teknologikoak

Laster banda zabal ultralasterra EAEko industria-arloetara helduko da

banda

Datozen hileotan, Interneterako sarbidea emango da gune zurian dauden enpresa-arloen % 50ean

2016ko apirilean Euskadiko 2020rako Agenda Digital berria onetsi ondoren, euskal erakundeek –Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak– jarduketa-plana prestatu zuten; plan horren bidez, EAEn dauden enpresen konektibitatea hobetzearen aldeko apustu argia egiten da.

Dagoeneko onetsitako emaitzak aurkeztu dituzte. Industria-eremuen % 45 (poligonoak izan edo bi-hiru enpresa dituzten eremuak izan) ”gune zuria” izenekoan dago; gune horietan ez dago belaunaldi berriko banda zabaleko sarerik, eta ziurrenik ez da garatuko etorkizun hurbilean (etorkizun hurbil hori 3 urteko aldia da). Enpresek Internet gero eta intentsiboago erabiltzeko egiten duten eskari handia kontuan hartuta, eta Agenda Digital berrian adierazitako jarraibideen arabera, euskal erakundeek laguntza-programa bat abiarazi dute, 2.200.000€-an, eta horrek enpresa-arlo horietan banda zabal ultralasterreko sareak zabaltzea sustatzen du (gutxienez 100Mbps).

Gobernu Kontseiluak onetsitako ebazpenean, honako esleipen hauek jaso dira:

  • EUSKALTEL: 216 enpresa-poligono batzen dituzten 52 lote.
  • TELEFONICA: 2 poligono barne hartzen dituen 1 lote.
  • NEUTRA (MASMOVIL-IBERCOM TALDEA) 18 poligonotarako: 9 lote.

Operadoreek egin beharreko inbertsioa 5,5 milioi eurokoa da.

Euskal erakundeetako ordezkariek azpimarratu dute ekimen hau lehentasunezkoa dela, lurralde adimentsua eta kohesionatua lortzeko eta nabarmendu dute ere zer garrantzitsua den konektibitatea sustatzea. Batetik, euskal ekonomia izaten ari den jauzi kualitatiborako, ekonomia digitalaren etorkizunari dagokionez. Eta bestetik, industriarako, Basque Industry 4.0 estrategiaren testuinguruan. Ekintza horren bidez, EAEko gune zuriko poligonoen % 49ren egoera konpontzea espero da.

ARABA

  • 45 poligono jaso dira, helburu gisa, 2016ko Laguntzen Aginduan; horiek 21 lotetan taldekatu ziren. (horietako bat Bizkaiarekin partekatuta, hurbiltasunagatik)
  • Laguntzak esleitu zitzaizkien, 000 euroan, guztira, 5 poligono jasotzen dituzten 3 loteri (gune zurietako enpresen % 50 eta enpleguen % 43).
  • 2017ko Laguntzen Agindua: ekimena gaur egun Araban identifikatutako 42 poligono zurietan zentratuko da.

BIZKAIA

  • 187 poligono jaso dira, helburu gisa, 2016ko Laguntzen Aginduan; horiek 78 lotetan taldekatu ziren (horietako bat Arabarekin partekatuta, hurbiltasunagatik).
  • Laguntzak esleitu zitzaizkien, 1.006.000 euroan, guztira, 89 poligono jasotzen dituzten 28 loteri (gune zurietako enpresen % 75 eta enpleguen % 67).
  • 2017ko Laguntzen Agindua: ekimena gaur egun Bizkaian identifikatutako 100 poligono zuri baino gehiagotan zentratuko da.

GIPUZKOA

  • 244 poligono jaso dira, helburu gisa, 2016ko Laguntzen Aginduan; horiek 66 lotetan taldekatu ziren.
  • Laguntzak esleitu zitzaizkien, 1.081.000 euroan, guztira, 142 poligono jasotzen dituzten 31 loteri (gune zurietako enpresen % 77 eta enpleguen % 70).
  • 2017ko Laguntzen Agindua: ekimena gaur egun Araban identifikatutako 110 poligono zuri ingurutan zentratuko da.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu