Euskararen Etxea

Las Viñas ikastetxeko lehen hezkuntzako taldea Euskararen Etxean bisitan

Santurtziko Las Viñas ikastetxea Euskararen Etxean

Aste honetan lehen hezkuntzako zenbait talde etorri dira Euskararen Etxera interpretazio zentroa bisitatzen. Astelehenean Etxebarriko Kukullaga ikastetxeko bi talde etorri ziren eta gaurkoan Santurtziko Las Viñas ikastetxeko beste talde bat etorri zaigu ere. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak ziren oraingoan ere.

Hemen taldeko argazkia:

Santurtziko Las Viñas ikastetxea Euskararen Etxean

Santurtziko Las Viñas ikastetxeko taldea Euskararen Etxean

Askotan galdetu izan diguzue ea bisitan etor zaitezketen maila hauetako taldeekin eta animatzeko erantzuten dugu beti. Behin baino gehiagotan errepikatu izan dugun bezala, bisitako edukiak publiko nagusiarentzat sortuta eta egituratuta daude. Baina ikastetxeetako bisitak beti gida batekin egiten dira eta honek azalpenak moldatzen ditu ikasleen ezagutza mailara. Horrela esperientzia atsegingarri eta didaktikoa izatea bermatzen dugu.

Lehen hezkuntzako taldeak bideoarekin hasten dute bisita ere: hainbeste atsegin izan duzuen euskararen misterioari buruzko bideo dokumentala. Ondoren, pantailetara pasatzen dira eta gidarekin batera edukiak azaltzen dira, bisita elkarreragilea izanik eta beti ikasleen parte hartzea eskatuz.

Eta orain martxan daukagun tailerra teknologikoa komiki digitalekoa bada ere, honetan lantzen diren gaiak ez dira lehen hezkuntzako ikasleentzat gehienetan. Kasu bakoitzean, hala ere, taldearen arduradunarekin adosten dugu etorri baino lehen. Las Viñas ikastetxeko irakasleak animatu egin ziren eta jorratu zuten gaia euskara interneten izan zen.

Komiki digitalen tailerra garatu ezin denerako, beste aukera eta baliabide ugari ditugu tailerra egiteko: beti euskararen inguruko edukiak eta mundu digitala lotzen dituzten jarduerak.

Beraz, animatu talde gazteekin etortzen ere!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu