Gurekin parte hartu nahi?

Larregi Banden Lehiako 6. edizioaren irabazle!

Gure webguneko berri honetan ezagutzera eman genuenez, Larregi taldea izan da Banden Lehia 2014 6. edizioko irabazlea.

Botoen zenbaketa osoa eginda, publiko eta epaimahaiaren arteko balioen portzentaiak kontutan izanda, Larregik botoen %42,74arekin irabazle atera zen; Late to Screamek %34,24a lortu du; Crazy Chaosek %11,77a eta Aizkorak zorroztu %11,25a.

Lemoa eta Zornotzako taldeak irabazi du oraingoan, baina guk talde guztiak zoriondu nahi ditugu berriz ere. Banden Lehiako edizio honetan parte hartu izan dutenak eta batez ere finalista izan diren beste hiru taldeak: Late to Scream, Crazy Chaos eta Aizkorak zorroztu.

Iñigo, Unai, Jokin eta Markelek lan gogorra daukate aurretik: diskoaren ekoizpenerako kantak prestatzen hasi eta entsugu orduak, Bilbao BBKLive eta Euskal Herria Sonan saria mezi izan dutela erakusteko.

Baina guzti honetaz gain, ekitaldiko beste gertaerak ere azpimarratu nahi ditugu: talde guztien jarrera paregabea, giro ona, publikoak euskal musikarekin gozatzen eta Bilborock topera ikustea…
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko modu ezin hobea! 

Hesian taldearen kontzertu zoragarria izan genuen ere, Hegalak astinduz disko berriaren girari hasiera eman diona. Aretoa beteta, jendea taldearekin kantatzen eta taldea pozarren. Ez da gutxiagorako!

Banden Lehiako finaleko argazki bilduma ikusteko hemen sakatu.

Banden Lehia 2014

Flickr Album Gallery Powered By: Weblizar

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu