Euskararen Etxea

Nork gureu? Euskarari buruzko erakusketa ezberdin bat

larraitzconPompa ERAKUSKETA

Urtarrila eta martxoaren erdi aldera bitartean, Larraitz con Pompa ilustratzailearen irudiak ikusgai daude Euskararen Etxean.

Larraitzek erretratuak lantzen ditu bereziki, bai artista famatuenak (bere lana ezaguna egin izan dutenak) eta horren ondorioz, espresuki enkarguz sortzen dituenak.

Euskararen Etxean erakusketa bat aurkezteko proposatu genionean, ordea, berak oso argi zeukan erakusketa berezia izan behar zuela.

Horrela, bereziki areto honetan erakusteko lan batzuk sortu ditu. Erakusketaren izenburua Nork gureu? da eta euskarari eskaini nahi izan dio. Eta ez da hizkuntzari buruzko azalpen bat; ezta folklore edo kulturaren inguruan islatutakoa.

Larraitzek horrela kontatzen du bere lanen proposamena:

Urdin argiz jantzita, jadanik postrea amaitzen ari ginen jantokiko mahaien artetik zebiltzan.

Pitxer ketsu batzuetan esnea eskeintzen zuten. Bazkaria amaitzeko zerbait beroa nahi zuen ikasleak edalontzia jaso eta haiek ematen zioten.

Euskara zuriz dakuzat.

Gogoratzen dudanetik, pentsatzen jartzen banaiz, euskaraz hitz eta entzuten ba dut, zuriz egiten dut.

Zazpi dira.

Zazpi murgiltzen diren zazpi esne bainuak.

Edan genuen jatorriaren lasaitasuna.

Zazpi

Nork gureu?

Larraitz con Pomparen erakusketa Euskararen Etxean

 

Zuriz ikusten du Larraitzek euskara, zuri kolorean imajinatzen du; esnearen kolorez jantzita.Proposamena borobiltzeko zazpi lan sortu ditu, gure herrirako hain sinbolikoa suertatzen den zenbakia.

Benetan interesgarria da artista honen erakusketa hau.

Zuzenean ikusi nahi baduzue, martxora bitartean Euskararen Etxean ikusgai. Eta bide batez, gogoratu, Euskararen Etxera bisitan etor zaitezketela.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu