LinkedIneko zure profileko datuak hartu eta infografia bat osatzen du. Zure datuak era atseginez aurkezteko aukera.
LinkedInetik hartzen ditu datuak ere eta txantiloi ezberdinen arabera beste modu batez agertuko ditu.
LinkedIneko datuak hartzen ditu baita ere eta webgunerako bertsio edo inprimatzeko infografiak sortzen ditu. Zure historialaren esteka sortzen du partekatu dezazun.
Antzeko lana egiten du honek, baina sare sozial ezberdinetatik hartzen du informazioa: Twitter, Facebook, LinkedIn, Foursquare…
Helburua da azkar eta modu errazean sortzea.
Aplikazio honen berezitasuna eskaintzen dituen aukeretan datza: webgune edo blog baten zabaltzeko kodea sortzen digu gure datuekin eta baita bideo formatoan edo Facebooken zabaltzeko ere.
Bideo kurrikulumak sortzeko aproposa da. Erabiltzeko erraza eta irudiak ematen dion baliabidea aprobetxatu daiteke. Bertsio ezberdinak daude.
Ausarta bazara, froga ezazu.
Ez da beharrezkoa izena ematea eta Facebookeko kontuarekin lotu genezake gure datuak era azkar eta itxurosoan lortzeko. Badauka baita ere partekatzeko aukera.
Facebook edo LinkedIneko datuak hartuta, denbora lerroa eta grafikoak osatzen ditu, informazioa era erakargarriz aurkeztuz. Ez da hain ezaguna.
Berezi eta ezberdinena da. Iturri gisa, zure Twitter kontua eta 10 txio, besterik ez. Laburra eta zehatza, 140 karaktere besterik ez bai daude.
ResumUPek bezala, Facebook edo LikedInen bidez hartzen ditu datuak, baina modu argi eta ikusgarrian erakusten ditu, berezitasunik aipagarrienak nabarmenduz.
Zein duzu atsegin? Esperientzia daukazu horrelako tresnekin?
