Berrikuntza teknologikoak

Unibertsitateetako aurre-matrikulazio epeak zabaltzen ari dira. Laguntzarik behar duzu zer ikasi eta non erabakitzeko?

Otsailean gaude. Urtero bezala, unibertsitate batzuek dagoeneko aurre-matrikulazio epea zabaldu dute; besteek laster. Heldu da garaia, zer ikasi nahi duzun erabaki behar duzu. Pentsatuta daukazu?  Ez? Hona hemen laguntza apur bat.

Unibertsitatea.net webguneari buruz informazioa luzatuko dizugu artikulu honetan, lagungarri izango zaizulakoan.

Zein informazio jaso dezakezu Unibertsitatea.net- en? Gune hau Udako Euskal Unibertsitatearen egitasmoa da eta bere helburua komunitate unibertsitario euskaldunari zerbitzu ematea da.
Baliabide ugari eskaintzen ditu: unibertsitate eta hezkuntza arloko berriak jaso; apunteak eta dokumentuak lortu; blog ezberdinak ezagutu; unibertsitate eta euskararekin lotutako informazioa bildu eta zabaldu; euskaraz ikasi eta ikertzeko erreminta eta baliabideen zerrenda; ikasleen txokoa, hauen arteko harremana sustatzeko; aholkularitza akademikoa eta orientazio zerbitzua; eta beste arlo bat, oraingoan zehazki aztertuko duguna: zer eta non ikasi atala, unibertsitate mailako ikasketen inguruko informazioa zabala ematen duena: unibertsitate bakoitzak eskaintzen dituen tituluak, sartzeko baldintzak, matrikulatzeko epeak, e.a.

Jo dezagun beraz Zer eta non ikasi atalera. Bertan Euskal Herriko unibertsitateen graduko titulu guztiak aurkitu ditzakezu gune bakar batean. Egun, 11 unibertsitate edo zentro atxikiren 76 ikastegitako 334 titulaziotik gorako informazioa eskaintzen du.

Hasteko, esan oso erabilgarria dela informazio ugari eskaintzen duelako, baina modu erraz batean: bilatzaile baten bidez antolatuta dago eta horrek lana pausuz-pausu jasotzea ahalbidetzen du. Bilaketa era ezberdinez egin dezakezu: jakintza alorraren arabera, unibertsitateen arabera, etiketen bidezkoa…

Eta zer aurki dezakezu?

Ikasketen gaineko informazio osoa: zein fakultatetan ikas daitekeen, zein espezialitate dauden, zenbat kreditu diren, unibertsitateari buruzko informazioa, ikasketetara sartzeko beharrezko bete beharrak zeintzuk diren, gutxieneko nota, nola jarri unibertsitatearekin harremanetan …

Titulazioei buruzko informazioa aurki dezakezu. 334 titulaziotik gorako informazio zabala jasotzen du. Eta baita ere unibertsitateek jakinarazi dituzten ikasketa berriei buruzkoak ere. Horrela, beste ikasketa batzuei buruzko informazioa ematen du ere: DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao, Arte Digital eta Animazioko Arte Ederretako GraduaDenbora Errealealeko Simulazio Interaktiboen Zientzietako Gradua

Eta nola? Adibide batekin egingo dugu.

  • Bilatu interesatzen zaizun jakintza arloa, demagun Osasun Zientzia arlokoa.
  • Hemendik abiatuta, aukeratu tituluaren araberakoa: kasu honetan Erizaintzako gradua alorreko titulazioak bilatuko ditugu.
  • Hori zabaldu eta gradu hori kasu honetan bost fakultateetan eskaintzen dela ikusiko dugu.
  • Bat zabalduko dugu, demagun EHUko Leioako fakultatekoa. Hemen aurkituko dugu informazio osoa: fakultatea non dagoen, webguneko esteka, kontaktua etab.
  • Eta Leioako fakultateko fitxa zabalduta, ikasketa horren ezaugarriak ezagutuko ditugu: nola burutu daitekeen, zenbat kredituz osatuta dagoen, ze unibertsitate mota den, zein baldintza eskatzen dituzten, zein den sartzeko eskatzen duten gutxieneko nota etab.

Informazio guztia beraz, eta euskaraz!

Eta gainera, erabilgarriagoa izateko eta edozein lekutan ere informazioa eskura izateko mugikorretarako aplikazioa ere badago. Zer non ikasi Androiderako aplikazioa eskuragarri dago ere Google Play-n.

Beraz, Zer, non ikasi ikasi nahi duzunaren erabakia hartzeko ere lagundu zaitzake.

Unibertsitatea.net webgunea

Sar zaitez eta hasi pentsatzen! Gogoratu unibertsitate batzuek aurre-matrikulazio epea zabalik dutela dagoeneko, adi egon!

Hemen agertzen dira ere unibertsitate batzuen aurre-matrikulazio epeak.

Ondo erabaki!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu