Euskal egitasmoak Euskara ingurune digitalean

Lagunekin euskara erabiltzeak behera egin du EAEko 15-29 urteko gazteen artean

gazteak

2017ko martxoan, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikotik ateratako errealitatearen argazki bat aurkezten dizuegu [zenbait datu euskararen erabilerari buruz modu sintetikoan].

 

Lagunekin euskara erabiltzearen ohiturak beheranzko joera izaten jarraitzen du Euskadiko gazteen artean: lagunekin euskara batik bat edo bi hizkuntzak neurri berean erabiltzen dituzten Euskadiko gazteen ehunekoak 10 puntutik gorako jaitsiera metatua izan du 2004ko eta 2016ko ehunekoen artean (% 48,5etik % 38,1era).

Lagunekin euskara erabiltzearen ohituraren beherakada Euskadiko hiru lurraldeetan gertatu da, baina bereziki nabarmena izan da Bizkaian. Hain zuzen ere, lagunekin daudenean euskaraz batik bat edo euskaraz zein gaztelaniaz hitz egiten duten gazte euskaldunen ehunekoa % 43,9tik (2004) % 27,1era (2016) jaitsi da. Adierazle horretan sartzen dira dena edo ia dena euskaraz egiten dutela diotenak, euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutenak, eta bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztenak.

Baina lurralde historiko bakoitzaren balio osoaren banaketan alde handiak eta esanguratsuak daude.

Euskararen lagun-giroko erabileraren bilakaera, 15-29 urteko Euskadiko gazteen artean, lurralde historikoaren arabera (%)

lagungiroko-erbilera

 

  • Bizkaian euskara lagun-giroan gehien erabiltzen den bigarren lurralde historikoa da, eta hor, balioak oso desberdinak dira. % 6,1ek soilik diote dena edo ia dena euskaraz egiten dutela; % 4,2k diote euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutela, eta bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztela diotenek osatzen dute talde handiena (% 16,8).
  • Gipuzkoan % 36,1ek diote dena edo ia dena euskaraz egiten dutela, % 5,5ek diote euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutela, eta % 16,3k diote bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztela.
  • Araban erabiltzen dute gazteek gutxien euskara lagunekin hitz egiteko % 4,4k erabiltzen dute euskara soilik, % 4,4k gaztelania baino zertxobait gehiago erabiltzen dute eta % 12,3k bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituzte.

 

Gipuzkoan gehiago erabiltzen da euskara lagun giroan, Bizkaian eta Araban baino.

Euskararen eta gaztelaniaren erabilera lagunekin, 15-29 urteko Euskadiko gazteen artean, lurralde historikoaren arabera (%)

euskara-eta-gaztelaniaren-erabilera

 
Laburbilduz, EAEko gazteen artean, 2004tik 2016ra behera egin du lagunekin euskara erabiltzen dutenen ehunekoak, 10 puntu eta Gipuzkoan gazteen %36,1ek lagunekin ia den-dena euskaraz hitz egiten dute; ehuneko hori %6,1 da Bizkaian eta %4,4 Araban.
Hona hemen 2017ko Euskadiko Gazteen egoeraren diagnostikoa.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu