Hau bai hau aste polita! Aste orok ditu bere une onak eta une ez hain onak. Baina igaro berri dugun aste honetan ezinezkoa zaigu momentu txarretaz gogoratzea, ezagutu ditugun eta ezagutu gaituzten pertsonak paregabeak izan direlako. Trueba Ikastetxeko ikasleak eta Erandioko ludotekako kideak berriak ziren guretzat baina orain, berriro elkar ikustea itxaroten gaude. Noiz errepikatuko ote dute gure lagun berriek bisita? Julio Caro Baroja, Bizkotxalde eta Angela Figuerako ikasle, eta lagunek, dagoeneko errepikatu dute, eta berriro etortzea espero dugu!!!
Eta zu, egon al zara inoiz Euskararen Etxean? Badakizu, astehenetik ostiralera (eta hilean larunbat bat) ateak zabalik dituzula dohainikako bisita hau egiteko. Ez ezazu aukera paregabe hau galdu!!

Trueba Ikastextea

Trueba Ikastetxea

Erandioko Ludoteka

Erandioko Ludoteka

Angela Figuera

Bizkotxalde

Julio Caro Baroja