Lan-eskaintza bat sortu eta hautatzailearen mahaia edo postontzia kurrikulumez beteko da. Zurea zakarrontzian ez bukatzea nahi baduzu, zure burua nabarmendu behar duzu besteen gainetik. Egun, hamaika aplikazio daude sarean zure kurrikuluma modu txukun, moderno eta deigarrian sortzeko. Hemen horietatik onenak iruditzen zaizkigunak. Zurea ez dezatela zakarrontzira bota!
Gaur egun, kurrikulum deigarri eta profesionala osatzeko bi aukera ditugu: lehenengoa, diseinurako aplikazioen bidez curriculum vitae guztiz pertsonalizatuta egitea, gure erara; honetarako, diseinu grafiko eta maketaziorako aplikazioak erabili beharko genituzke. Hau izango litzateke aukerarik egokiena, norberak bere ezaugarri eta gaitasunak adieraz ditzazkeelako bere bizitzari buruzko laburpen honetan.
Bigarren aukera, kurrikulumak modu deigarri eta erakargarrian diseinatzeko sarean dauden hainbat aplikazio erabiltzea. Behar ezberdinetara doitu daitezke eta hauen bidez, testu fitxategi bat baino produktu atsegin eta ikusgarriagoa sortuko duzu.
Gaur horretarako aplikaziorik onenak ikusiko ditugu. Zure lanbidea, profila, arloa eta jotzen duzun enpresaren arabera, kurrikuluma modu batean edo bestean moldatu beharko duzu, agian itxura tradizionala zainduz, edo agian sormenerako aukera handiagoak erabiliz. Edozein kasutan, hemen dituzu kurrikulumak sortzeko aplikazioen arteko hamaika aukerarik onenak.
Kurrikulum ikusgarri eta modernoak sortzeko
Aplikazio hauen artean, badaude diseinu moderno, ikusgarri eta koloretsua sortzeko baliabideak eskaintzen dituztenak. Erakargarriak eta itxuraz sormen handikoak. Benetan arreta deitu nahi baduzu eta nabarmendu nahi baduzu, hauek oso aproposak izango dira.
Eta, noski, zure burua aurkeztuko duzun lanpostu horrek sormen, arte, berrikuntza, diseinua eta horrelako alor batetakoa balitz, ia derrigorrez aplikazio hauetako bat erabili beharko zenuke.
1. DoYouBuzz
Kurrikuluma esportatzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Aukeratzeko dauden txantiloien bidez moldatzen du edukia diseinuko ikuspegian. Hauen artean, badaude responsive direnak eta baita inprimatzeko bertsioa sortzen dituztenak baita ere.

2. Vu
Honako hau sormentsuena da, kurrikulumek itxura artistikoa hartuko baitute eta estetikoki deigarriagoak izango dira.
Zure historiaren datu nabarmenenak azpimarratzeko kategoriak sortzeko aukera ematen du. Oso intuitiboa da erabiltzeko, baina emaitza ikusgarria benetan!
Gainera, jaso behar dituen datuak zuzenean LinkedIneko profiletik inportatzeko baliabidea eskaintzen du.

3. Vizualize.me
Vu-ren antzekoa da. Datuak sartu eta aldagai ezberdinen bidez datuak modu ikusgarrian eskaintzen ditu. Lan-eskaintza bakoitzaren eskakizunetara erantzuteko kurrikuluma bereziko moldatzeko aproposa da, datu ezberdinei garrantzia eman dakiekeelako: adibidez, kasu batzuetan hizkuntzen ezagutzari buruzko datuak mapa batean ager daitezke; edo lan-esperientzia grafiko erakargarri baten bidez.
4. ResumUp
Kurrikulumean jaso beharreko datuak sormena erabiliz eta modu grafiko eta ikusgarrian erakuskeko beste baliabide aproposa da.
Erabiltzeko erraza.
5. Kinzaa
Beste aukera bat, besteak bezain ona eta erabilgarria. Emaitza, honetan, datuak grafikoki agertzen baditu ere, tradizionalagoa da.
6. CuVitt
Dimentsio ezberdinetako datuak erakusten ditu honek ere grafikoki. Eskaintzen dituen baliabideen artean, gomendapenak eska daitezkela bere bitartez eta sortzen duen fitxategian jaso.
Itxura tradizionalagodun kurrikuluma sortzeko baliabideak
Agian zure lanbidea edo kurrikuluma bidali behar diozun enpresa tradizionala da eta berrikuntzak ez dira oraindik heldu arlo horretara. Kasu batzuetan, lan-eskaintza, lanbidea, bete beharreko funtzioak edo enpresak berak baldintzatuko du zein kurrikulum mota bidali beharko duzun eta ez ditu sormenerako aukera handirik emango.
Horrela bada, badaude sarean itxura tradizionaleko kurrikulumak sortzeko baliabideak baita ere.
7. CV Audere
Erraz sor daiteke kurrikuluma honen bidez eta erabiltzeko tresna intuitiboa da, nahiz eta emaitza tradizionalagoa izan.
Behin kurrikuluma osatuta dagoenean, fitxategia eskuratzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu.
Webgune honek, gainera, lan elkarrizketak eta lana bilatzearen prozesua gainditzeko aholkuak ematen ditu.
8. Visual CV
Zure kurrikulumaren informazio guztia sartu eta ondoren, itxura eta formatua zure gustuetara doitzeko aukera emango dizu. Estilo ezberdinen artean aukeratzeko baliabidea eskaintzen du, kurriluluma helburu ezberdinen arabera sortu ahal izateko. Plataformak edukia moldatuko du automatikoki.
9. LiveCareer
Europass sitemarekin lan egiten du, Europar Batasunak sortuta eta ezarritakoa hautagaien gaitasunak neurtzeko estandarra. Kasu honetan honek ematen dio hautapen prozesu batetara aurkezteko balio erantsia, baliabide profesionala, serio eta adostuta erabiltzen duela.
Pausuz-pausu gidatutako aukera ezberdinen bidez oso erraz sortzen da kurrikuluma. Sistemak galderak egiten dizkizu eta horien erantzunen arabera, fitxategiak izango dituen eremuak doitu egingo ditu.
Txantiloiak aukeratu behar dira diseinua osatzeko; hauen estiloa beste plataforma batzuetakoa baino formalagoa da. Eta kurrikuluma sarean zabaltzeko baliabideak eskaintzen ditu baita ere.
Bestalde, aparteko edukiak eskaintzen ditu ere plataformak: aholkuak, informazioa, kontutan izateko ezaugarriak…
10. CvMaker
Aurrekoaren antzekoa. Erraza erabiltzeko.
11. PdfCv
Txantiloia aukeratu behar da ere eta erabiltzen hasteko ez da plataforman izenik eman behar. LinkedInetik datuak inportatzeko baliabidea dauka, errazago egiteko.
Itxura tradizionala izango du sortzen duen fitxategia.
Orain badituzu aurrean hamaika aukera. Frogatu, pentsatu zein estiloko kurrikuluma egin behar duzun… eta aurrera!
Bada garaia zure burua besteen gainetik ezberdindu eta nabarmentzeko. Eta zalantzak badituzu, badakizu, galdetu!