Euskara ingurune digitalean

K Proiektu berria aurkeztu da gaur Bilbon

Gaur, abenduak 12, Rekalde Aretoan K-Proiektua aurkeztu du Josune Ariztondok, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Diputatuak hainbat gazte, kirolari eta gazteren artean. K euskarazko espazio irekia da, eta, bertan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek era aktiboan parte hartuko dute beren kezka eta arazoei irtenbide eta proposamenak bilatzeko orduan.Bizkaiko Foru Aldundiak, proiektuaren sustatzailea izanik, lurralde osoko mila gazte ingururen partaidetza espero du, teknologia berrietan oinarritutako ekimen honetarako.  

K apustuaren protagonista bakarrak gazteak izango dira, beraiek izan beharko baitira beren kezka eta arazoen irtenbide, erantzun eta proposamenak bilatzeko agenteak: enpleguan, euskaran, aisialdian, kulturan, berrikuntzan… Lurralde osoko bazter guztiak zeharkatuko ditu K proiektuak.

Aurkezpenean parte hartu dute Bizkaiko ahaldun nagusiak, Lehendakaritzako Unai Rementeria diputatuak, Ekonomiaren Garapeneko Imanol Pradales diputatuak, Nekazaritzako Irene Pardo diputatuak eta gazte-eremu desberdinetako ordezkariek, baita Sara Gándara telebista aurkezleak, Iñaki Makazaga edo Iker Galarza bezalako ekintzaileek, Alex Txikon abenturazalea etortzeko zen baina bere lekuan Juanra Madariaga egon da azkenean. Igor Urien pilotuak eta Athleticeko jokalariak, Joana Flaviano eta Irune Murua.

Zergatik K? Zergatik euskaraz?

Kultura diputatuak azaldu du zergatik aukeratu den K izena: “Euskara letra bakarrean laburbiltzen duen hizkia da K. Gure hizkuntzak bereizten gaitu. Gurea da. Eta Bizkaiko gazteen erdia baino gehiago euskalduna dela frogatu nahi dugu. 18 eta 35 urte bitarteko gazteekin eta euskararekin dugun konpromisoa da K”.

 K Movie proiektua

Bestetik Kmovie proiektuaren K ere badago. Bideo sortzaileen lehiaketa, Bizkaiko ikusizko mapa emozionala irudikatzeko. Gazteek zer ikusten duten eta nola ikusten dute erakusteko modurik onena izango da. Eta Azkue Fundazioak kudeatuko du. Sari oso potoloak irabazteko aukera izango duzue, lehengo saria 6.000 eurotakoa da!!!

www.k.bizkaia.net 

Herri Oihuaren bideo eta abestia:

Aurkezpenaren argazkiak esteka honetan daude ikusgai

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu