Euskara ingurune digitalean

Korrika digitala ondu du Game Erauntsiak

Martxoaren 31tik apirilaren 10era bitarte egingo da 22. Korrika. Horren harira, Game Erauntsiak korrikaldi digitala prestatu du: “Euskaldunak garela, eta horregatik euskaraz jokatu nahi dugula aldarrikatzeko ekimen hau Game Erauntsiaren Korrikako Minecraft zerbitzarian sortutako Euskal Herri birtualean egingo dugu: korrika.gamerauntsia.eus  helbidean, hain zuzen ere”.

Aurretik ibilbidearen mapa digitala diseinatu behar dute, eta horretarako, auzolanerako deia egin dute. “martxoaren 4an, hasiko dugu publikoari irekitako elkarlana, eta martxoaren 18ra arte ariko gara mapa prestatzen. Gure Discord zerbitzariaren bidez jarriko gara harremanetan; modu horretara laguntza eskatzea eta lan egiteko antolatzea erraztuko dugu”.

Aurreko Korrikan, 2017n, erabili zuten mapa izango dute eredu, lana arinagoa izan dadin. “eraikitzen lagundu nahi baduzu martxoaren 4an 18:00etatik aurrera gure zerbitzarira sartzea besterik ez duzu izango. Eraiki beharrean guk egindako lana jarraitu nahi izanez gero, Twitchen izango gara zuzenean Game Erauntsiaren kanalean”.

Horrekin batera, joko txikientzako tokia ere egingo dute: Build Battle, OITC eta TNTRun probak jarriko dituzte martxan.

Informazio gehiago, hemen.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu