Sare sozialak

Koreako pop kantuak Espainiako ultraeskuinaren kontra, Twitter-en

Zergatik inbaditu dituzte Vox-en Twitter kontuak Koreako pop-aren zaleek? Twitter-en oraintsu gertatutako erasoa joera bihurtzen ari da mundu osoan.  Abeslari korearrak Francoren hilobi zaharrean gainean agertzen dira dantzatzen edo Vox alderdiko lider Abascal “printzesaren” makillajearekin.

Astearte honetan, Voxen Twitter  kontu nagusian, fenomeno bitxi bat gertatu zen. Alderdiak txio bakarra argitaratu eta Koreako pop abeslarien dozenaka bideo agertu ziren erantzunetan. Nor ziren? Zer nahi zuten? Batzuk bideoklip hutsak ziren, beste batzuk editatuta zeuden: Asiako abeslariak Francoren irudiekin, Espainiako banderekin edo Voxeko buruzagiekin agertzen  ziren. Txioak bi etiketa bihurri eta dibertigarriekin argitaratu ziren: #fachaqueveofachaquefancameo eta #Abascalprincesa. Lehenengo traola trending topic izan zen 10 orduz milaka txiorekin, eta globalizatu egin zen. Zer ari zen gertatzen? Nerabe-talde batek bere ahotsa entzuten utzi nahi zuen.

Eraso horren jatorria AEBetan izanagatik ere, Valentziako gazte batek, GWSN taldearen eta Koreako poparen jarraitzaileak, piztu zuen kanpaina. Txat bat abiatu zuen Vox-en Twitter kontua sutan jartzeko. “Kpop-ean interesa ez duen jendeak nahikoa gorroto die bideo horiei, txarrik egiten ez duten arren. Beraz, gorroto hori erabiltzea erabaki dugu, eta fancam-ak Vox eta, oro har, eskuindarren mugimenduetara bideratzea”, esan dute kanpainan parte hartu duten kpoper-ek, Koreako poparen, K-pop, jarraitzaileek.

Aurretik, maiatzaren 31n, Dallasko Polizia Departamentuak txio bat jarri zuen: poliziak aplikazio bat eskaini zuen, lapurreten bideoak anonimoki igotzeko. Poliziak, horrela, susmagarri gehiago aurkitzeko itxaropena zuen. AEBetan, kpoper-ek, beren talde gogokoenen bideoekin bete zuten zerbitzua. Gazte valentziarrak ekimena ikusi zuenean, antzeko zerbait egitea erabaki zuen. Hala, koordinazio-txat bat abiatu zuen Twitter-en, zeina  WhatsAppera pasatu den, eta 100 erabiltzaile baino gehiago dituen. Mezua biral bihurtu zen.

Koreako musika horren jarraitzaileen komunitatea ez da oso sendoa, ez dago oso koordinatuta, baina motibazio eta asmo komunak dituztenean, beren boterea erabiltzen dute ahotsa entzunarazteko. On line aktibistek badakite kpoper-ak ez direla molestatu behar. Dallasen poliziaren aplikazio bat eraitsi zuten, eta oraintsu, AEBetan, zuri supremazisten #blacklivesmatter kanpainari aurka egiteko abiatutako  #whitelivesmatter etiketa kpoper-en helburu bihurtu da: traola mezu absurdoekin edo irudi zuriekin bete zuten, esanahi guztia kentzeko.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu