Gurekin parte hartu nahi?

Kontatuko diegu AEBkoei zuzenean Euskal Kultura zer den? [III]

Folklife Festival - Azkue Fundazioaren Egunkaria

Smithsonian Folklife Festival eta Euskal Herriko berriemaile digitalak ekainaren 29 eta uztailaren 10a bitartean.  Jaialdian gertatzen denaren berri, egitaraua jarraituz, ekimen eta ikuskizun bakoitzeko zabalkundea egingo dugu, sare sozialen bidez.

 

Smithsonian, Folklife Festivala antolatzen duen erakundea, kulturaren eta ikerketaren alorreko, EEBBetako erakunderik handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da. Beraz, Euskal IKT/ak aurkezteko eta erakusteko gune interesgarria, kontutan izanda, ehun milaka bisitari duela eta ekitaldia online 40 milioi bisita jasotzen duela.

Smithsonian Folklife Festivalean Azkue Fundazioaren parte hartzeko helburuen artean Euskal kultura, Euskara eta Euskal IKTeen errealitatea baliabide eta formatu berritzaileetan aurkeztea, Euskaldunon sarea handitzea mundu digitalean eta AEBrren eta Euskal Herritarren, elkar ezagutzeko bideak eskaintzea.

Horretarako, bi norabideko komunikazioa eskeini nahi dugu, Washington D.C.eko National Malletik Euskal Herrira eta Euskal Herritik Washington D.C.ra. alegia, jaialdian bertan gertatzen diren ekimenen berri hedatzea, sare sozial ezberdinen bidez, zuzenean, eta aldi berean, Euskal Herriko eguneroko egoeraren berri jaialdian zabaltzea. Jaialdian gertatzen denaren berri uneroro zabalduko dugu eta egunero eduki berezi, atsegingarri eta interesgarriak jaso eta sortuko ditugu. Sare Sozial ezberdinak eta euskara eta inglesa erabiliko ditugu nagusiki, ekimen ezberdinen berri emateko.

  • Twitter: berehalako informazioa, zuzeneko kontakizuna! gertatu ahala kontatzeko eta hedatzeko, uneoro erabiliko ditugu. Traola orokorrak #Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura izango dira.
  • Periscope: ekimen garrantzitsuen berehalako bideoak grabatu eta emititu.
  • Facebook: ikuskizun garrantzitsuen laburpena eta jaialdiaren inguruko edukiak hedatuko ditugu.
  • Blog: Folklifeko kronikak eta txaskarriloak kontatzeko erabiliko dugu.
  • Instagram: Azkue Fundazioko profilean zabalduko dugu egun bakoitzeko gai bat [jaialdiari lotuta edota egun horretan ospatzen den efemerideren bati] hartuko dugu ardatz. Erronka horri erantzunez irudiak partekatzeko proposamena egingo diegu Instagrameko erabiltzaileei. Bai, Folklifean gertatzen ari dena zabaltzeko argazkien bidez [jaialdiko bisitariek] bai, Euskal Herritik erronkarekin bat eginez, irudiak partekatzeko.

Smithsonia Folklife Festivala

Partekatuko ditugun irudietan @SmithsonianFolklife kontua aipatuko dugu. Traola orokorrak eta beti errepikatuko ditugunak hauek izango dira: #Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria, eta egun bakoitzean gai bat jarriko dugu argazkiak partekatu eta Ameriketako Estatu Batuetako jendeari erakusteko nolakoak garen euskaldunak, zelan bizi garen, zer garen…egunez-egunekoak:

  • Ekainak 29: Euskal Herrian San Pedro eguna ospatzen dugunez eta itxas inguruko herrientzat data garrantzitsua denez. Itxasoa, itxas gizonen zaindariak, itxas gizonak, arrantzaleak. Erronka honekin emango diogu hasiera #Folklife2016 ari. Zer da itxasoa zuretzat? Zelan ospatzen dugu euskaldunok egun hau? Nola bizi da eguna zure herrian? Partekatu zure argazkiak, berriak zein zaharrak, ondoko traolak erabiliz:#Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #Igerrak_Folklife #Itxasoa #Sea.
  • Ekainak 30: Euskal Herrian berezko kirolak ditugu, gehienak gure ohitura eta bizimodutik sortuak: esku pilota, boloak, herri kirolak, arrauna… eta erabiliko ditugun traolak: #EuskalKirolak #BasqueSports.
  • Uztailak 1: Egun honetako gaia #Bizikidetza izango da eta horren adibide Donostia 2016 dugu. Donostia Europako Kultur Hiriburua da aurten eta arlo guztietako aniztasun eta bizikidetzaren adibide ugari erakusten digu. Erronka honetako traolak: #Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #Igerrak_Folklife #Dosnostia2016
  • Uztailak 2Euskarak egiten gaitu euskaldun! Hizkuntza zaharra eta modernoa gurea, ederra, txikia baina handia aldi berean. #Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #Igerrak_Folklife #Euskara.
  • Uztailak 3: Euskaldunon janaria eta jakiak, produktuak. Zein da euskaldunak mundu osoan zehar ezagun egiten gaituen ezaugarria? Janaria! Gure produktuak; nekazal, arrantzale eta lehen sektorea; sukaldaritza, gastronomia… Euskaldunok produktuak sortzen, sukaldatzen eta prestatzen eta dastatzen gozatzen dugu! Partekatu zure janari, produktu, plater, elikagai.#Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #BasqueFood #BasqueFoodie #EuskalJanaria.
  • Uztailak 4: Proud to My Herytage, gaur uztailak 4a da, Ameriketako Estatu Batuetako biztanleentzat egun benetan berezia. Harro daude beraien izaeraz. Euskaldunak ere harro gaude gure herriaz.#Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #Igerrak_Folklife #NireHerria #MyCountry.
  • Uztailak 7: Gaur euskal musika izango da gaia. Euskal Herrian badugu harreman estua musikarekin, gure gogoak, nahiak, ametsak, aldarrikapenak…adierazteko erabiltzen dugu eta berezko musika tresnak baditugu.#Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #Igerrak_Folklife #EuskalMusika #BasqueMusic.
  • Uztailak 8: Gaurko gaia artisautza eta lanabesa da. Euskal Herrian eguneroko behar eta lanetarako erabiltzen genituen tresna asko arte bilakatu ditugu. Batzuk berreskuratu ditugu, beste batzuk gure nortasunaren ikur bihurtu ditugu. #Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #Igerrak_Folklife #EuskalArtisautza #BasqueHandmade.
  • Uztailak 9: Gaurko gaia euskal dantzak da. Esaten omen da euskaldunok ez garela bereziki trebeak dantzan, baina egia esan, baditugu gureak diren hamaika dantza, eta ikusgarriak!#Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #Igerrak_Folklife #EuskalDantzak #BasqueDances.
  • Uztailak 10: azken erronka… EUSKAL KULTURA izango da gaia. Gure kultura, txikia izanda, aberatsa ere bada! #Folklife2016 #Basque #BasqueCountry #Folklife #EuskalKultura #EuskalHerria #Igerrak_Folklife #EuskalKultura #BasqueCulture.

Erronken helburua parte hartzea eta partekatzea izango da, ez da saririk emango, ez irabazle nagusirik aukeratuko. Herrialde bat eta bestearen arteko dinamika parte hartzailean dago gakoa. IGERRAK, mundu osoko euskaldunak biltzen dituen instagrameko komunitateak ere, bere ekarpena egingo du eta jaialdia irauten duen bitartean parte hartuko du egunero proposatuko diren erronketan.

Save

Save

Save

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu