Euskararen Etxea

Komiki digitalen lehiaketako bigarren edizioko sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu larunbatean

irudia_finala_600x600

Larunbata honetan komiki digitalen lehiaketako bigarren edizioko sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean.

Lehiaketa honek Euskararen Etxea bisitatzera datozen ikastetxeetako taldeekin egindako lantegien emaitzak saritu ditu. 2012an martxan jarritako egitasmoa da eta hau bigarren edizioa izan da.

Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau 2012an egiten hasi zen, Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako taldeekin jarduera osagarri moduan. Ikasle taldeak Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu eta ondoren lantegi praktikoa burutzen dute, beti euskara eta teknologia uztartzen dituena.

Tailer hauek Lehen Hezkuntzako 5. mailatik eta Batxilergoaren arteko taldeek egin izan dituzte eta hiru gaietako edukiak landu: internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak, sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sarean.
Landutako gaiak, beraz, publiko tarte honetarako bereziki landutakoak izan dira, euren interesekoak suertatzeko eta baliogarri eta didaktikoak bide batez.

Talde bakoitzak hauetako gai bat landu du, begirale baten laguntzaz eduki orokorrak aztertuz eta ondoren proposatzen zitzaien komiki digital baten bunbuiloak osatu behar izan dituzte bikoteka. Sormenari eutsi behar izan diote beraz istorioa osatzeko.

Bigarren edizioak interesa piztu du ikasle taldeengan eta guztira, 2013ko urtarrila eta 2014ko ekaina bitartean, 180 lantegi eskaini dira, 66 ikastetxe ezberdinetatik etorrita. 1.440 lanek hartu dute parte lehiaketan, 2.900 ikasle inguru.

Larunbateko ekitaldian parte hartu izan duten ikasle guztiei eskerrak emango dizkiegu publikoki eta irabazleak zoriondu. Asier Kidam magoak bideratuko du ekitaldiaren aurkezpena eta bere trukoak eskainiko dizkigu baita ere.

Hilabete honetan bertan komiki digitalen lantegi eta lehiaketa honen hirugarren edizioa jarriko dugu martxan. Ikaslea bazara, eskatu zure ikastetxean bisitako ordua hartzea; eta irakaslea bazara, webgunearen bidez burutu dezakezu erreserba edo 94 402 80 81 telefonora deituz.

Animatu zaitezte!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu