Euskararen Etxea

Komiki Digitalaren lehiaketa bukatzear Euskararen Etxean!

Bihotz Gaztea Ikastola

Ikasturtea bukatzeko oso gutxi falta da, azkenengo asteetan Euskararen Etxera talde anitzak hurbiltzen zaizkigularik azken egun hauek aprobetzatzeko asmoarekin. Ikasturtearekin batera, Komiki Digitalaren lehiaketa bukatuko da laster, baina oraindik aukera dago ordua eskatu eta antolatzen ditugun ekintzetan parte hartzeko!

Bestalde, astero bezala leku ezberdinetako taldeak izan ditugu Euskararen Etxean daukagun Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) bisitatzen eta tailerrean lehiatzen. Honetan: Jesuitas Ikastetxea (Bilbo), Elexalde Institutua (Galdakao) eta Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi) izan ditugu ingurutik. Primeran pasa eta pila bat ikasi dutela badakigu baita!

Bukatzeko, eskerrak eman eta gonbidapen berezia egitea geratzen zaigu: hilaren 18tik aurrera SOKA erakusketa ibiltaria Euskararen Etxean udan zehar izango baitugu eta!

Ikusi arte!

 

Elexalde Institutua

Elexalde Institutua

Bihotz Gaztea Ikastola

Bihotz Gaztea Ikastola

Jesuitas Ikastetxea

Jesuitas Ikastetxea

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu