Aurreko hilabetetan Klikasi, euskarazko baliabide digitalak partekatzeko sortu dugun plataformaren aurkezpena egin dugu. Jardunaldi, komunikazio eta bai ikastetxe eta bai irakasleei bidalitako mezuen bidez zertan datzan azaldu eta erabiltzen hastera gonbidatu ditugu.
Orain hurrengo pausua ematen dugu eta jada praktikan erabiltzen hasteko bidea erraztu nahi dugu. Horregatik, irakaskuntza arloan, ikastetxeetan Klikasiren inguruko trebakuntza-saioak eskaintzeko hitzorduak lotzen hasi gara.
Klikasi, esan bezala, euskarazko eduki didaktiko digitalak partekatzeko tresna da. Plataforman edukiak bildu eta partekatzen dira. Kategoria, gai, adin eta abarreko egituran sailkatuta eta antolatuta.
Baliabide irekia, zabala eta kooperatiboa.
Biltzea da helburua; biltzea eta partekatzea.
Irakaslea edo eduki sortzailea bazara eta Klikasi zer den ikasi nahi baduzu, hemen duzu aukera. Doako saioak dira eta horietan lantegi formatuan honako gaiak lantzen dira:
- Bilaketak
- Bilaketak egiteko
- Kategoriak
- Bilatu
- Ordenatu
- Ikastegiak
- Edukiak igo
- Baliabide bakarra
- Gai bakoitzeko hainbat baliabide
- Profila sortu
- Ikastegia
- Pertsona fisikoa
- Interakzioa
- Atsegin dut
- Iruzkinak
- Edukia salatu
- Partekatu
Zer egin behar da saio hauetan izena emateko?
Dagoeneko ikastetxeetara honen inguruko informazioa eta proposamena bidali dugu eta hitzorduak lotzen hasi gara.
Ekaina eta uztailan ospatuko ditugu lehenengoak. Ikastetxeek hala eskatuta, iraila eta azaroa bitartean ere saioak antolatzen gabiltza.
Interesa baduzu, Euskararen Etxean ospatuko ditugun saioetan izena eman zenezake; edo bestalde, zure ikastetxean irakasle taldea bilduko bazinateke, guk hurbilduko ginateke eta bertan burutu.
Edozein kasutan, telefonoz deitu edo posta elektronikoz eskaera burutu eta erantzungo dizugu.
94 402 80 81
info@azkuefundazioa.org