Dakizuenez, aurreko astetan K Gunean antolatu den #Kliformiara lehiaketa izan dugu.
“Kgunetik Kliforniara” twitter bidezko lehiaketan euskararen erabilera sarean ezagutzera emateko antolatutako txapelketa izan da eta parte hartzaileek euskararen erabilerari buruzko argazkiak, soinuak eta bideo-laburrak partekatu behar zituzten.
Lehiaketako epaimahaiak sei saridun aukeratu behar zituen: argazki edo irudi, soinu eta bideoen arteko bakoitzeko bi lan onenak.
Zaila izan da erabakia, baina pasa den astean irabazleak iragarri ziren eta hauek dira:
ARGAZKI KATEGORIA:
- Marta Barea, @marta91mbe
#kliforniara + #kgunea @kgunea Pausoz pauso euskal mendiak hormak izatetik ateak izatera! pic.twitter.com/VEwz5v5S0N
— Tukii (@marta91mbe) April 4, 2014
- Iván Poyato, @P_oftheRiver
@kgunea Arkitektura bera ere keinuka dabilkigu #kliforniara #kgunea pic.twitter.com/pOXOX3yKGT — 1986 (@P_oftheRiver) March 19, 2014
SOINU KATEGORIA:
- Eneko Corral, @enekobalma BertsoK Zallan http://t.co/zdSbc4Yruh
Euskaraz bertsoK #kgunea #kliforniara @Kgunea http://t.co/zdSbc4Yruh — EnekoCo (@enekobalma) April 2, 2014
- Iraide Artetxe, @irai91 Euskal bihotz taupadak
#kliforniara #kgunea @Kgunea https://t.co/DIxWKRkVv8 — iraide (@irai91) April 3, 2014
BIDEO KATEGORIA:
- Julene Barinaga, @Julebari Bizkaian Euskaraz
Bizkaian Euskaraz @Kgunea #kliforniara #kgunea http://t.co/lVbU0FhpFl — Julene Barinaga (@Julebari) April 6, 2014
- Pello Baños, @pellobm
#Kliforniara!!
@Kgunea #Klifoniara #kgunea horren harira bideo bat ein dot https://t.co/8le9NzsCWR
— pellobm (@pellobm) April 4, 2014
Zorionak guztiei!!
Eta orain… zer egin behar dute? Maleta prestatu besterik ez.
Dagoeneko, badaude bidaiaren nondik norakoak zehazten eta bidaiaren helburu nagusia IPAR AMERIKETAKO EUSKAL ELKARTEAK (NORTH AMERICAN BASQUE ORGANIZATIONS) 2014ko maiatzaren 22tik 27ra bitartean Bakersfielden (Kalifornia) antolatu duen jaialdira joatea eta bertan bizi izango dutena sarean zabaltzea izango da.
Hau da jaialdi horren egitaraua eta irabazleek bizitzeko aukera izango duten esperientzia paregabea. Ikusten duzuenez, denetarik izango dute eta munduko beste puntan bizi diren euskaldunekin harremana eta partekatzeko aukera izango dute.
Eta guzti horren berri kontatuko digute sarean!! Adi egon!!
Atzokoan elkar ezagutu zuten sei irabazleek bidaia prestatzeko Euskararen Etxean ospatu zen bileran eta talde polita osatu dute. Bidaiaz gozatuko dute elkarrekin!