Euskararen Etxea

Kirikiño ikastolako ikasleak Euskararen bidaia egiten!

Kirikiño ikastolako LH 4.maila

Asteko azken bisitak jasoko ditugu bai gaur zein bihar, gaur ezaguna daukagun Kirikiño ikastolako ikasleak etorri dira Euskararen Etxera.

Lehen Hezkuntzako 4.mailako 26 ikasle etorri dira eta bere lagunek asteazkenean egin zuten guztia egiteko aukera eman diegu.

Lehenik eta behin, Euskararen ezaugarri desberdinak landu ditugu Euskararen Interpretazio Zentroan, eta gero mediategira joan gara, teknologia berriek ematen diguten aukera aprobetxatuz, Euskalplay-ean euskara lantzera. Oso gogotsu etorri dira gazteak eta goizari amaiera emateko Euskarazko abesti desberdinak kantatu ditugu.

Hona hemen gaurko Kirikiño ikastolako taldea:

Kirikiño ikastolako LH 4.maila

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu