Euskararen Etxea

Kirikiño ikastola eta Saturnino de la Peña Euskararen Etxean

Saturnino de la Peñako Animazio soziokultural eta turistikoko ikasleak

Gaurkoan, Azaroaren 5ean, bi bisita oso desberdin izan ditugu Euskararen Etxean.

Alde batetik, goizean goiz Kirikiño Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak izan ditugu. Lehenik eta behin, Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu dugu Euskararekiko ezagutzan sakontzeko asmoz, eta gero mediategira joan gara teknologia berriek ematen diguten aukera aprobetxatuz euskaraz jolasean aritzeko.

Bestalde, eguerdi aldera, Sestaoko Saturnino de la Peñako institutuan Animazio soziokulturala eta turistikoko goi mailako zikloa egiten ari diren ikasleak etorri dira gurera. Ez dira asko izan, beraz, lasaitasun osoz Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izan dugu baita iritzi desberdinak aurkezteko aukera ere. Oso aberasgarria benetan.

Hona hemen gaurko taldeen argazkiak:

Kirikiño ikastolako LH 4.maila

Saturnino de la Peñako Animazio soziokultural eta turistikoko ikasleak

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu