Sare sozialak

Baina, nola demontre kendu dezaket iPhoneko WhatsAppen nire azken konexioa agertzea?

iPhone bat daukazu? WhatsApp programa erabiltzen duzu? Bai, ezta?
Ziur gainera egunean zehar hamaika biderrez zabaltzen duzula eta etengabe zure ingurkoekin txateatzen duzula: familiarekin, lagunekin, lankideekin… Egun batzuk bilerak eta guzti burutzen dituzte aplikazio honen bidez.

WhatsAppak gauza askotan bizitza aldatu egin digu: harremanak egiteko unean, gure lagunen eguneroko bizitza jarraitzeko aukeretan, etab. Baina, tira, hau beste egun batetan landuko dugu.

Orain gai askoz praktiko batekin joango gara: WhatsAppeko pantailan konexio azken ordua agertzeak arazoak sortzen dizkizu? Ez duzu nahi inork jakitea noiz konektatu zaren azkenenengoz aplikazioan? Datu hau desagertzea nahi duzu?

Badago ezaugarri hori kentzeko modurik. Bai! Eta labur azalduta, hiru pausu besterik ez dira jarraitu behar. Benetan!

Horrela egin behar da:

  1. WhatsApp aplikazioaren barruan “Ezarpenak” (Ajustes) menua aukeratu.
  2. “Txataren ezarpenak” (Ajustes del chat) atalera joan eta hor barruan “Aurreratuak” (Avanzado).
  3. Bigarren aukera “Lineako azken ordua” (Última hora en línea) da. Hau desaktibatu.

Listo! Badago! Inork ez du jakingo noiz konektatu zaren azkenengoz.

Androiden nola egiten den ikertzen dugunean, kontatuko dizuegu!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

2 iruzkin

Iruzkina idatzi nahi baduzu