Gurekin parte hartu nahi?

Osasun arloetan lan egiten duzu? Kasu klinikoen Baga Biga Blog! lehiaketa martxan!

Osasun munduan lan egin edo ikasten baduzu eta euskalduna bazara, laster lehiaketa baten parte hartzeko aukera izango duzu. Baga Biga Blog! eta Azkue Fundazioko kideon artean antolatu dugun Kasu klinikoen BagaBigaBlog lehiaketaren I. edizioan parte hartzera animatzen zaitugu.
Lehiaketa honen bidez kasu klinikoen sorkuntza eta komunikazioa euskaraz sortu, euskara sustatu osasun zientzien arloan eta euskara osasun munduko tresna gisa sustatzea da gure helburu.
Osasun munduan lan egiten duten profesional guztiei zuzenduta dago: mediku, erizain, fisioterapeuta, farmazialari, psikologo, odontologo, podologo  eta  borondatea duen beste edozeini zuzenduta. Nahiz eta ikasketak amaituta ez izan, arlo hauetako ikasleek ere parte hartzeko aukera izango duzue.
BagaBiga Blog - kasu klinikoen lehiaketako kartela
Lehiaketa
Lehiaketa honek lau sail ezberdinetako kasu klinikorik onenak sarituko ditu.
  • Medikuntza. Atal honetan egile moduan medikuntzako ikasleak, edozein espezialitateko mediku edo mediku egoiliarrek parte har dezakete.
  • Erizaintza. Erizaintza ikasle zein erizainek parte har dezakete.
  • Fisioterapia
  • Osasunaren beste alorrekoak. Atal hau aurreko alorren barnean ez dauden osasun-zientzien beste arloei zuzenduta dago: Farmazia, Psikologia, Podologia, Odontologia.
Arlo bakoitzeko lanik onena sarituko da.
Parte hartzea, esan bezala, zabala da eta banaka edo gehienez hiru kidetako taldeetan parte hartzea baimenduko da.
Epaimahai batek lanen balorazioa egingo du eta lan bakoitzeko irizpide hauek baloratuko ditu: edukia bera, euskararen txukuntasuna, kasuaren azalpenean erabilitako narratiba eta multimedia baliabideak (bideoak, audioak, …) eta beste erabiltzaileen aldetik lortutako parte hartzea.
Hau da puntu garrantzitsua ere: puntu gehiago lortuko dituzte blogean bisita eta parte hartze gehien lortzen dituzten kasuei eta sare sozialetan elkarrekintza handien sortzen dituzten edukiek: twitter-en bertxioketak edota facebook-en atsegin dut (%40a) eta epai-mahiaren balorazioa (%60a).
Beraz, lagun eta lankideen laguntza ere beharrezkoa izango duzu!
Sariak Fnac dendetan gastatzeko 100 eurotako diru-txekeak izango dira.
Epeak
Lehiaketan izena emateko epea eta parte hartzeko
Beraz, hasi pentsatzen zein kasu klinikoa proposatu dezakezun eta animatu parte hartzen!
Informazio osagarria:

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu