Euskal egitasmoak

Kaixomaitia, ligatzea baino askoz gehiago

bikotea4

Kaixomaitia egitasmoa ezagutuko duzu agian, baina ba al dakizu 2015.eko bukaeran irudi, gune eta estrategia aldaketa egin zuela eta egun ligatzeko aukerak baino askoz gehiago eskaintzen duela?

2007an sortu zen euskaldunon arteko harremanak errazteko gune gisa. Komunitatea asko handitu da harrez geroztik eta 4000 euskaldun harremanetan jarri izan ditu. Baina hau baino askoz gehiago bilakatu da Kaixomaitia.com. Hasteko, kaixomaitia.eus da gaur egun.

Ikus zertan bilakatu den!

kaixomaitia-logoa

 

Kaixomaitia egitasmoa 2007an sortu zen, Iñigo Arandiaren eskutik. Helburu argia zuen hark, euskaldunon arteko harremanak errazteko gunea eskaintzea.

4000 lagun euskaldun harremanetan jartzea lortu du eta 2015eko bukaeran aro berri bati hasiera eman zion, aukera gehiago, irudi eta webgune berria eta beste baliabide batzuk eskainiz.

.eus domeinu pean dago egun, baina hori ez da aldaketa bakarra izan.

Helburuak eta zerbitzua

Helburua, esandakoa, euskaldunoi gure artean harremanak egiteko baliabidea eskaintzea eta gune honek ahalik eta zabala izatea nahi du; bere esanetan, bizipoxa, ausardia, aukera, ahalduntzea, aldarrikapena, askatasuna eta gozamenaren alde agertzen dira.

Zelan hasi plataforman? Profila zabaltzen duzunean, soslaia edo fitxa bete behar duzu eta hau pribatua izateko edo publikoki erakusteko aukera duzu. Doako probaldia eskaintzen du plataformak, profileko argazkia publikoa eta irekia jartzeko baldintzarekin.

Tarifa ezberdinak daude harpidetza egiteko eta guneak eskaintzen dituen baliabideei esker, harremanetarako aukerak aurkituko dituzula bermatzen da honen bidez eta, noski, segurtasun guztiaz; edonork ezin izango du ikusi zure profila edo/eta argazkia. Kontrolpean dago dena, ez larritu!

Soslaia edo profila betetzerakoan eta harremanetarako hautagaiak bilatzeko orduan hainbat aukera eskaintzen dizkizu ondo definitzeko zu nolakoa zaren eta, aldi berean, bilatzen duzun hori nolakoa izatea nahi duzun: adina eta gorputzaren ezaugarriak ezarri ahal dituzu.

Eta baita talde ezberdinak dituzu ere bilaketa egiten duzunean beste erabiltzaileak aurkitzen laguntzeko: Maitia, LGTBI, +55 edo maitale; edo guztiak batera.

Azkenik, zure beldurra edo nahia, hurbilekoak edo urrunekoak topatzeko asmoa bada, lasai egon, hau ere definitu dezakezulako.

bikotea3

Kaixomaitia berrituta

Egun, zenbait baliabide berri eskaintzen ditu: bilaketa aurreratuak, bat-bateko mezularitza sistema, ordainketa egiteko baliabide ezberdinak, soslaiaren pribatutasuna egokitzeko aukera (profilaren ikusgarritasuna, borondatez erakutsi ahal izango den argazki pribatua…) eta Zirri-Mirri (bateragarritasuna bilatzen duen argazki karrusel jolasa).

Eta nabarmenena, Ekintzak izenekoa: pantailaren beste aldean jendea ezagutu eta elkarrekin gozatzeko jardunaldiak, aisialdi jarduerekin lotzeko. Mota ezberdinetako jarduera eta irteerak proposatuko dituzte. Agendan jarraitu daitezke guztiak eta zuzenean izena eman.

Honetaz gain, bloga jarri du martxan eta honen bidez komunitatea gehiago lotuko da: informazioa zabaldu eta hausnarketak plazaratzeko tresna izateaz gain, kolaboratzaile eta jarraitzaileak ere agertuko dira eta parte hartzeko aukera emango zaie, mota askotako edukiak agertuz: iritziak, berriak, istorioak, erreportaiak… Euskaldun guztioi gizartearen harremanei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko gaituenak.

kaixomaitia-webgunea

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualen inkesta anonimoa

Sexu eta harreman afektiboen gaia gure artean oraindik tabu dela sarritan ikusita eta “Euskal Herrian eta euskal herritarrok ligatzen ez dugula” lelo horrekin bizi garela, Kaixomaitiatik honen inguruan azterketa sakona egiteko asmoa dago.

Horretarako internet bidez inkesta anonimo bat bideratu dute. Zenbait galderei erantzuna eman nahi diete inkesta honen bidez.

Zoriontsuak al gara ditugun harreman sexual / afektiboei dagokienez? Erlazio irekiak izateko desira dugu? Sexualki aktiboak gara? Zenbateraino gara leialak? Eta zergatik gara leialak?  Eragina al dute genero, adin edota ideologia bezalako aldagaiek harreman zoriontsuak izateko orduan?

Parte hartu nahi duzu? Hemen sakatu horretara joateko!

Emaitzak, laster…

 lagunak-neskak

Eta bide batez, harremanak eta euskarari buruz…

Otsailaren 2ko Euskadi Irratiko Faktoria saioan gaia landu zuten eta ligatzeko euskaraz erabiltzen ditugun terminoen inguruko ikerketa eta inkesta egin zuten.

Hona hemen adierazitakoaren mamia.

Zuk nola esaten duzu, ligatu, dragatu, neska/mutiletan ari…?

Gehiengoek ligatu hitza erabiltzen dute eta baita neska/mutiletan ibili.

Kike Amonarrizeri ere galdetuta, gehienok erderakadak erabiltzen ditugula baieztatzen du eta gaztelera eta frantsesetik hartzen dugu hitza: hegoaldean ligatu (gaztelerazko ligar hitzetik) eta iparraldean dragatu (frantsesezko dragué hitzatik). Gutxi batzuek, neska/mutiletan ibili eta kortejatu, kanta zaharrak ezagutzen duten apurrek. Hizkuntzak eboluzionatu egin du eta kasu honetan erederazko terminotik hitza hartzera jo dugu.

Zelan adierazten dugu kortejatzea gaur egun?

Zalantzarik gabe, inkestan adierazi den termino orokor eta nagusiena fitxak sartu esaten dela da. Sartu ere, hortik eratorria.

Eta nola esaten dugu orokorrean norbait atsegin dugunean?

Kasu honetan betiko esapideak begia jo eta begitan hartu ziren. Egun, ordea, orokorragoa da gustatu egin zait edo gustatzen zait. Eta baita fitxatuta egon edo fitxauta ziok.

Kike Amonarrizeri norbait gustatzen zaigula adierazteko moduaz galdetuta, hauek proposatzen ditu: katxarroa, ederra dago, kristona dago, mutil puska txitxi trinkoa, azukre koxkorra (mitikoa hau)… Eta animaliekin lotutako lexikora ere jotzen dugu maiz: nire kortako behia, basurde, behi…

Horrelakorik erabiltzekotan, entonazioa egokia izatea, arren… Animali eta arrain mundua askotan aipatzen dira zenbait lekutan.

Norbaitengana hurbiltzeko zelan adierazten dugu?

Modu tradizionalean, faborez hitza erabiltzen zuten neskari dantzan egitera gonbidatzeko, adibidez.

Baina egun, tabernako giroan kokatzen dugu egoera hori eta, beraz, erabilitako esapideak hurbilketa egiteko ere horrekin lotuta daude: trago bat hartu, zeozer hartzea, kafea/kaña hartzera gonbidatu

Amonarrizek beste adibide batzuk eskaintzen dizkigu honetarako: egingo al dugu?, goazen txokora/txosnara…, zurean ala nerean?, joango al gara?, ezagutu nahi zaitut

Baina batez ere Amonarrizek euskalkiekin joskatzea proposatzen du, hauek eskaintzen dizkiguten exotismoa aprobetxatuz: zelan zauz? (zer moduz zaude beharrean), jarrera egokiarekin eta begietara begiratuz, noski…

Baina, batez ere, Kike Amonarrizen esanetan, ligatzeko orduan erronka handia dugu euskaraz esamolde berriak sortu eta bilakaera egiteko. Badakizue, bila esazue modua!

Hemen audioa:

Kikek esaten duen moduan, asko ligatu, ligatu ondo eta ligatu euskaraz.

bikotea2

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu