Bizkaiko Foru Aldundiak, 2013ko abenduan K proiektua aurkeztu zuen, K euskarazko espazio irekia da, eta, bertan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek era aktiboan parte hartuko dute beren kezka eta arazoei irtenbide eta proposamenak bilatzeko orduan. Bizkaiko Foru Aldundiak, proiektuaren sustatzailea izanik, lurralde osoko mila gazte ingururen partaidetza espero da, teknologia berrietan oinarritutako ekimen honetarako. Ekimen guztien bitartez Bizkaiko mapa bisual eta emozionala osotuko da.
Euskaraz, K hizkiak plurala adierazten du, baita beste gauza askorena ere: K sarea josteko gunea da: Bizkaiko komunitate gaztea sare sozialetan harremanetan jartzeko gunea: Kgunea. K abian dago. Gazteak elkartzeko, etorkizunera begiratzeko, eztabaidatzeko eta hausnarketak partekatzeko topaleku parte-hartzailean eta sortzailean, euskara erabiliz, gazteok ditugun jakin-minak, desioak eta konpromisoak adierazteko martxan jarri zen K proiektua.
Orain, aldiz, bere lehenengo ekimenak aurkezten dira. Hauek dira beraz berehala martxan jarri direnak:
1. KIT.LAB
KIT.Lab K proiektuaren baitan egingo den lehenengo ekimena izango da. KIT.labak Komunikazio eta Informazio Teknologien laborategiak izango dira, ikerketa eta sormen espazioak ere izango dira. Bertan hainbat gai jorratuko dira, hala nola, sare sozialen komunikazioa, sormen ahalmena ikasteko teknikak, esplorazioa… Tokian-tokiko euskararen inguruko errealitateak, berezitasunak eta ekimenak aztertu, hausnartu, adierazi eta sorkuntza berriak bideratzeko guneak izango dira.
Kit.lab guztiak doakoak izango dira.
Hau da KIT.labetan jorratuko den edukia:
–Hiritar Kazetaritza: Informazioa ekoizteko eta zabaltzeko eredu berritzailea.
–Wikia: Material didaktiko eskuragarria.
–Sare Sozialak: Edukia partekatu, harremanetan jarri eta komunitateak sortu.
–Kproiektuaren aurkezpena eta parte-hartzeko aukera.
–Kgunea: Euskeraren berezitasunak eta bere alde egiten diren ekimenak elkarbanatzeko.
–Kmovie: Bideo lehiaketan parte hartu. Sarietan 12.000 € banatuko dira.
Bizkaiko hainbat herrialdeetan antolatuko dira KIT.lab ezberdinak, hala nola, Mungia, Durango, Markina, Portugalete, Igorre, Balmaseda, Derio eta Basauri. Data zehatzak ikusteko eta izena emateko sakatu hemen.
KIT.labetan parte hartzeko adina 18-30 urte bitartera izango da.
Iraupena: 4 ordutako bi saiotan burutuko da.
Izen-ematea: www.K.bizkaia.net/kitlab esteka sakatuz.
Dinamizatzaileak: @filmatu @JoneNovo izango dira.
2. K MOVIE
Tokian-tokiko euskaren inguruko errealitateak, berezitasunak eta ekimenak jasotzen dituen pelikula-dokumental parte-hartzailea sortu nahi da k proiektuaren ardatz moduan: Bizkaia osoan zehar zabalduz, gazteok egindako ikus-entzunezko errealitate zatiak jasoz eta euskararen erabilera anitzak, bereziak, berritzaileak, eta desberdinak zabalduko dituenak.
Zure herrian euskarak dituen berezitasunak eta bere alde egiten diren ekimenak bideo laburrean jaso ditzakezu, sakelako telefonoarekin zein kamera profesionalarekin, eta K webgunean elkarbanatu. Horretarako zure kontua sortu behar duzu hemen sakatuz, eta zabaldu kontatu nahi duzun hori aurkituko duzun mapan, besteek ere ezagutu dezaten.
Zure bideoak gainera saria izan dezake, K-Movie bideo lehiaketan parte hartuz: Sarietan 12.000€ banatuko direlako. Sortutako bideoa Pelikula-Dokumental luze batean gehitzeko aukera ere irabazi dezakezu. Informazio gehiagorako sakatu hemen.
3. (K)ABIAN TOPAKETAK
Bizkaiko gazteak elkartzeko, eztabaidatzeko, kritikak egiteko eta hausnarketak partekatzeko saioak izango dira, eta batez ere, etorkizunera begiratzeko balioko duten saioak izango dira. Gazteentzat interesgarriak diren gaien inguruko adituen esperientzia ezagutzeko aukera izango da ere topaketa hauetan.
Espazio ireki bat da, parte hartzailea eta sortzailea, euskara erabiliz, gazteok ditugun jakin-minak, desioak eta konpromisoak adieraz ditzagun. Komunean ditugun gaien inguruan gazteen arteko topaketa gune bat sortzeko. Batetik gazteen eta gure taldeen eta, bestetik, erakundeen artean kolaboratzeko espazio berri bat sortzeko. Gazteen jakin-minei erantzunak bilatzeko bitarteko bat ere izango da, norberaren eta adituen esperientzietatik abiatuta.
- Nola bideratuko dira (K)abian topaketak?
Gazteei hitza emanez eta gazteentzat inspiratzaileak izan daitezken joera berritzaileak eta adibideak aurkeztuz. Dinamika partehartzaileak erabiliko dira eta 6 saiotan bideratuko da.
Lehenengo saioan Open Space bat antolatuko da gazteontzat interesgarriak diren gaiak azalarazteko. Hurrengo 4 saioetan aukeratutako gaiei buruz solas egiteko bilduko dira berriro gai horietan adituak direnak, aldundiko ordezkariak eta gazteak. Aurreko saio guztietan irtendako lanak komunean jarriz, hemendik aurrera gerta daitekeenari ateak zabalik utziko dira.
- Nori zuzenduta dago (K)abian topaketak?
18-30 urte arteko adina duten gazteei zuzenduta dago, bereziki diziplina anitzeko gazteei, eta kezkatzen gaituzten arazoen aurrean alternatibak bilatu eta proposatu nahi dituztenei. Beraien jardunean euskara hizkuntza bezala erabiltzen ari direnei, eta euskal gazte sortzaileei. Baina ez hori bakarrik, gazteen gaietan dihardutenei ere zuzentzen zaie eta bertan izateko baldintza bakarra parte hartu nahi izatea izango da.
Laster informatuko dugu data eta leku zehatzen inguruan.