Josu Bergara kantautorea laguna dugu eta hainbatetan eskaini digu bere musika Euskararen Etxean.
Musika bizitzako euskarria izan da txikitatik Josurentzat; aita pianista eta bera 12 urtekin biolontxeloa jotzen hasi zen. 18 urtekin, tresna hau utzi eta gitarragatik ordezkatu zuen.
Lehenengo diskoa 2006ean argitaratu zuen, Karramarroen Hiria izenburu pean. 2009an Nora zoaz heldu zen eta 2012an Katiuska Gorriak.
Kanta txikien indarra izena izango du Bergararen lan berriak, laugarren diskoak, eta datorren ekainaren 18an grabatuko du, zuzeneko emanaldian, Kafe Antzokian.
Josuk detaile izugarria izan du gurekin eta bi sarrera eskaini dizkigu, gure jarraitzaieleen artean banatzeko. Horri esker, lehiaketatxoa antolatu dugu. Kontzertura joan nahi baduzu, galdera bati erantzutea besterik ez dugu eskatzen. Galdera asmatzen duzuenon artean zozketa egingo dugu ekainaren 5ean.
Parte hartu nahi baduzu, artikulu honetan iruzkin baten bidez galdera honi erantzun:
Josu Bergara kantautoreak ukelelearekin Ondarruko kanta herrikoia abesten du kontzertuetan. Zein da abestia?
Galdera erraza eta aukera paregabea, ezta? Josuk berak eskainitako sarrera bikoitz bati esker bere emanaldia ikusi, parte hartu eta disko berri honen grabazioaren testigua izan. Opari ederra!
Bitartean, giroa berotzeko, hemen duzu kontzertuaren promoa egiteko bideoa. Bideo hau Bigorringo estudioetan grabatu da, maiatzaren 17an, bertan parte hartzen duten musikariak:
Mikel Nuñez Lauzirika – Pianoa
Nerea Alberdi – Bibolina
Dani Gonzalez – Baxua
Txema Arana – Bateria
Josu Bergara – Gitarra eta ahotsa
Ekainaren 18an taula gaineran ikusi ahal izango dugu eta zuzenean bizi, beraz, ez galdu aukera!
Amets Amets
Beno-beno, kontzertura joan barik ezin jakin, baina… Amets, amets.
Bego, Josu Bergararen kontzertura joateko sarrerak irabazi dituzu, kontzertu egunean sarrerak zure izenean izango dituzu zure zain leihatilan.
Mila esker!!!