Euskal egitasmoak

Jolasak.eu, euskaraz olgetan ibiltzeko grina?

Jolasak.eu Leizaola Fundazioak kudeatzen duen egitasmoa da. Udaberri honetan guztiz berriztatuta aurkeztu digute eta bertan euskarazko hainbat online joko aurki daitezke.

Helburua guztiz hezitzailea da, denbora pasa eta entretenigarriak izateaz gain eta mota ezberdinetako jokoak daude: norberaren abileziak frogatzeko, Euskal Herriari buruzko ezagutza sakontzeko edo euskal gastronomian sukaldaritzako platerrik ezagunenak prestatzen ikasteko.

Esperientzia aberasgarria da gune honetan murgildu eta joko ezberdinak frogatzearena. Adin aldetik, ez dira soilik umeentzat garatutakoak; helduek ere badaukagu zer ikasi. Edukiak landu daitezke, logikako erronkak, memoria landu…

Gunean bertan landu nahi izango diren gaitasunen araberako sailkapena agertzen zaigu eta hor bertan aukera genezake zein motatako jokoan aritu nahi izango dugun: ezaguera, trebetasuna edo logika.
Honen barruan, joko ezberdinak ikusiko ditugu.

Une honetan hauek dira agertzen diren jokoak:

Mastertxef: errezetak prestatzen ikasteko. Bi rol aukeratzeko eta hiru sailtasun maila. Errezeta bat hautatu eta zeregina errezeta hori osatzea izango da, osagaiak, tresnak eta urratsak aukeratuz.

mastertxef

Mapa: saguarekin mapan klikatu eta ahalik eta hurbilen jarri eskatuko duen Euskadiko herria, ibaia, mendia, jaia eta eraikuntza. Zenbat eta azkarrago egin, orduan eta puntu gehiago irabaziko dira; benetako kokapenetik hurbil jartzen badituzu, puntu gehiago jasoko dituzu.

mapa

Sokatira: irabazi ahal izateko galderak ondo erantzun behar izango dira. Asmatzen diren galdera bakoitzak taldea atzerapausu bat emateko balio izango du; galdera okerra eman ostean, aldiz, arerioek emango dute atzerapausua, eta zure taldea lehiakideen zonaldera hurbilduko da, arrastratuz.

sokatira
Euskal Track: Estropadak: traineruen txandak egiteko prest?
euskaltrack
Harrijasotzaile: harrijasotzaileak harria jaso ahal izateko, pilotarekin frontoian jo beharko duzu. Harriaren pisua gero eta handiagoa izan ahala, orduan eta zailagoa izango zaizu pilotari jotzea.
harrijasotzaile
Bikoteak: buruz ikasi zein ordenean agertzen diren ondoko bikoteak eta ondoren zuk zeuk errepika ezazu eragiketa bera. 12 aukera dituzu.

bikoteak
Txinga Eramatea: sakatu zuriune-barra ahalik eta azkarren; 20 segundo dituzu ahalik eta urrunen iristeko.

euskaltrack2
Zubia: jokoaren helburua irudian agertzen diren pertsonaia guztiak itsasadarraren leku batetik bestera pasatzea da, kontuan izanik bakarrik binaka pasatu daitezkeela. Gainera, zubian edo ur-bazterrean ezin dira inoiz bakarrik geratu; era berean, debekatuta dago pertsonaia hauek nahastea: presoa ezin da geratu edozein pertsonaiarekin, ertzainaren presentziarik gabe. Errealeko jokalariek ezin dute bat egin Athleticeko entrenatzailearekin, beraien entrenatzailea ez badago. Athleticeko jokalariek ezin dute bat egin Errealeko entrenatzailearekin, beraien entrenatzailea ez badago.

zubia

 

Jokoek maila desberdinak dituzte aproposena hautatzeko, adina edo ezagutzaren arabera hain zuzen ere. Joko hauetaz gozatzeko baldintza bakarra da euskaraz ondo pasatzeko eta olgetan aritzeko grina izatea.

Animatzen?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu