Euskara ingurune digitalean

JOKOTEKNIA, euskal bideojokoen jardunaldia

jokotekniaprentsaurrekoa

JOKOTEKNIA, Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideojokoei buruzko jardunaldia da. Jardunaldi honen helburua, bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da.

 

Lehenengo edizio honetan, Jokotekniako antolatzaileek euskal bideojoko industriaren aditu, ikasle eta jokalariak elkartuko dituzte, egun dauden proiektu interesgarriak ezagutu ahal izateko, industriaren diagnostiko bat egiteko eta etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira.

JOKOTEKNIA jardunaldian parte hartzeko honako hauek gonbidatu dituzte: Iker Álvarez Castellanos (Pokemon, Japonia) Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira [Euskal Encounter], Carlos Coronado Muñoz [Pantumaca, Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.

Halaber, egitasmoaren arduradunek  CodeSyntaxekin elkarlanean jokoteknia.eus webgunea garatu dute eta bertan, egitaraua, hizlariei eta jardunaldiari buruzko informazio interesgarria  zintzilikatu da.

Doako jardunaldia izanik aurretiaz izena ematea gomendatzen da, plaza-kopurua mugatuta dagoelako eta bertaratuko direnei eskainiko zaien arreta hobetzeko. Izena emateko, jokoteknia.eus webguneko izena emateko atala bete behar da.

JOKOTEKNIAren lehenengo edizioa, maiatzaren 12an, larunbata, goizeko 09:00etatik 14:00ak arte, Azkuna Zentroko Bastida aretoan burutuko da.

JOKOTEKNIA Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean  antolatutako jardunaldia da eta CodeSyntax-en eta DigiPen-en laguntza izan dute prestaketa lanetan.

Hona hemen JOKOTEKNIA lehenengo edizioaren egitaraua:

 jokoteknia-egitaraua-txiki

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aukera bikaina izango da bideojokoen munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu