Euskara ingurune digitalean

Jokoteknia Bideojokoen V. Euskal Jardunaldiaren aurkezpena

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak ondutako Jokoteknia  jardunaldiaren xedea euskara eta bideo-jokoak uztartzea da, baita euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea ere.

Aurtengo edizioan Euskal Herriko industria aztertuko da; izan ere, sektoreko hainbat arlotan jarduten duten profesionalek parte hartuko dute jardunaldian.

Aurten, gainera, berritasun azpimarragarriak izango dira: euskal bideojoko garatzaileen lana ezagutzeko topaketa egingo da eta euskarazko bideojokoak probatzeko aukera egongo da; beraz, haur, familia eta gazteei zuzendutako ekitaldia ere izango da.

Aurkezpen ekitaldia

Noiz: Azaroak 7, astelehena

Non: Euskararen Etxean

Ordua: 10:00etan

Parte-hartzaileak:

Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendaria eta Lander Unzeta Game Erauntsiko kidea eta Fernando Garrigos Harrobia Ikastolako zuzendaria.

post-de-twitter-pre-jokoteknia-2022

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean, Harrobia Ikastolarekin batera, Jokoteknia Bideojokoen V. Euskal Jardunaldia egingo dute azaroaren 12an, Harrobia Ikastolan, 9:45etik 13:00etara. Arratsaldean, euskarazko bideojokoak ezagutzeko tartea izango da.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu