Euskara ingurune digitalean

Jokoteknia Bideo-jokoen IV. Euskal Jardunaldiaren aurkezpena

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak ondutako jardunaldiaren xedea da euskara eta bideo-jokoak uztartzea eta euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea.

Hala, aurtengo jardunaldian komunitatearen kontzeptuak esangura berezia hartuko du, euskaldunen egoera ez ezik, beste komunitate batzuen bizipenak ere ezagutuko ditugulako. Izan ere, Europako hainbat bazterretako gonbidatuak batuko ditugu bideo-jokoei buruz hitz egiteko eta hizkuntza gutxitu desberdinen egoera azaltzeko. 

AURKEZPEN EKITALDIA:

NOIZ: urriak 27, asteazkena

NON: Euskararen Etxean

ORDUA: 10:00etan

PARTE-HARTZAILEAK:

Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendaria eta Maitane Junguitu Game Erauntsiko kidea eta komunikazio arduraduna.

Hiru ordezkariek jardunaldiaren nondik norakoak azalduko dituzte, hala nola, jorratuko diren gaiak eta hizlariak.

Aurten, berritasun azpimarragarriak izango dira; tartean, aurreko hiru edizioetako edukiak bilduko dituen liburua aurkeztuko da. IV. Euskal Jardunaldiak, betiere lau ardatz izango ditu:

Bideo-jokoen laugarren euskal jardunaldia: Etxeko esperientzietatik ikasteko

Ikasle, jokalari eta garatzaileak kontaktuan: Bideo-jokoen alderdi ezberdinak aztertzeko asmotan egina

Bertako kultura eta industria bultzatzea xede: Euskaratik eta euskaraz egiten dugu bertako bideo-jokogintza kultura indartzeko

Gonbidatu bereziak: Bideo-jokogintzan dabiltzan beste komunitate batzuen berri izateko

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean, Bideo-jokoen IV. Euskal Jardunaldia egingo dugu azaroaren 6an, Euskararen Etxean, 9:45etik 14:00etara.

joko

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu