Euskara ingurune digitalean

Jokoteknia Bideo-jokoen IV. Euskal Jardunaldia Europako hizkuntza gutxituen inguruan ardaztuko da

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideo-jokoen Euskal Jardunaldiaren hiru edizio  egin  dira  orain  arte. Hiru jardunaldi horien harrera onaren ondorioz, bi erakundeek laugarren  jardunaldia  egitea adostu dute.

Hirugarren edizioa azaroaren 6an egingo da, Euskararen Etxean, 9:45etik 14:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, hala Azkue Fundazioaren YouTube kanaletik, nola Game Erauntsiaren Twitch kanaletik.

Jardunaldian jorratuko diren gaiak

Aurtengo jardunaldietan komunitatearen kontzeptuak esangura berezia hartuko du, euskaldunen egoera ez ezik, beste komunitate batzuen bizipenak ezagutuko ditugulako. Izan ere, Europako hainbat bazterretako gonbidatuak batuko ditugu aurten bideo-jokoei buruz hitz egiteko; horrela, hizkuntza gutxitu desberdinen egoera azalduko dugu.

Jokotekniaren laugarren edizio hau prestatu bitartean konturatu gara jorratzen dugun euskara eta bideo-jokoen arteko harremana Europako beste hizkuntza gutxituetan eta horien komunitateetan ere gertatzen dela; hori da nabarmendu nahi duguna.

Gaiok hitzaldien bidez jorratuko dira. Hitzaldien aukeraketa egitea zaila izan da, eta horregatik, lau hitzaldi aurkezteaz gain, bideo bidezko bi kolaborazio motz ere izango ditugu. Hitzaldiak euskaraz, katalanez, gazteleraz eta ingeleraz egingo dira, baina guztiak euskaraz jarraitzeko aukera egongo da.

Jardunaldiaren egitaraua

FACEBOOK-INSTAGRAM

Aurtengo berritasuna

Iazko Jokotekniako aurkezpenean aipatu genuen albiste baten inguruan berritasunak ditugu. Izan ere, Bizkaiko Aldundiaren Argitalpen Zerbitzuaren bitartez Jokoteknia 2018ko, 2019ko eta 2020ko hamalau hitzaldiak biltzen dituen liburuxka argitaratuko dugu.

Artikulu guztiak euskaraz daude; horietan askotariko gaiak lantzen dira, betiere bideo-jokoei lotutakoak. Besteak beste, historia, ekoizpena, diseinua, itzulpengintza eta lokalizazioa, kontserbazioa eta feminismoa jorratu ditugu azken hiru urteetako ekimenetan. Gai guzti horiek euskaraz lantzen dituen beste argitalpenik ez dago, eta Jokoteknian gauzatzen dugun lanari balore erantsia eskaintzera dator. Testuaren editorea Game Erauntsiko kide den Maitane Junguitu Komunikazio Doktorea izan da.

Prentsa dosierra, hemen.
azala

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu