Euskara ingurune digitalean

Jaso ezazu Euskaraldiko txapa Euskararen Etxean

Euskaraldia ate joka dugu, izan ere,  astebete eskas falta da “11 egun euskaraz” ariketa sozialean buru belarri sartzeko. Dagoeneko asko eta asko gara Euskaraldian parte hartzeko izena eman dugunak. Gutako bakoitzak erabaki dugu zein rol izango dugun, beraz,  orain, Belarriprest eta Ahobizi txapak jasotzeko garaia da.

 

Jakin, dagoeneko Euskararen Etxean txapa jasotzeko aukera duzuela. Honako ordutegian pasa zaitezkete zuen txaparen bila: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 16:30era.

Txapa orain jaso arren azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean eramango dugu aldean, ariketak iraun bitartean. Gogoratu, Ahobizi izatea erabaki duenak beste ahobizi eta belarriprestei euskaraz egingo diela; eta, horrez gain, lehenengo hitza euskaraz egiteko konpromisoa ere hartu duela. Belarriprest izango denak euskaraz dakitenei beraiekin euskaraz egiteko aukera emango diete, eta belarriprest-aren esku egongo da euskaraz erantzun ala ez.

Hona hemen Bilboko 11egunerako egitaraua

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu