Euskararen Etxea

Jardueraz josita Euskararen Etxea larunbata honetan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Urrian udazkenerako prestatutako Euskararen Etxean izango genituen jardueren egutegi oparoa aurkeztu genizuen.

Martxan gabiltza guzti horiekin eta larunbata honetan izango ditugunen berri emateko gaztoz oraingo honetan.

Askok Durangoko Azokan banatu izan ditugun esku-orriak jasoko zenituzten, baina badaezpada ere, ondo dago beti berriro gogoraraztea.

Larunbata honetan goizez Euskararen Etxeak ateak zabalduko ditu, hilean behin egiten dugun moduan. Baina udazkena eta Gabon hauetan, egitarau oraindik bereziagoa prestatu dugu, publiko mota ezberdinetara zuzenduta.

Zer eskainiko dugu larunbatean Euskararen Etxean?

Hauek dira edozein bisitarik izango dituen aukerak, guztiak doan:

Euskararen Interpretazio Zentroa ikusteko bisita gidatua:

Goizean zehar euskaraz eta gazteleraz bisita gidatuak izango ditugu. Euskararen inguruko interesa duen edonorentzako zuzenduak eta guztiz didaktikoak.

Erakusketak: bi erakusketa ditugu orain ikusgai.

Ana Arsuaga Arambarriren marrazki eta margoen erakusketa

Beñat Olea Iruretaren marrazki erakusketa

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

BenatOlea-marrazkiak

Onintze Goitiz ipuin kontalaria:

Umeei zuzendutako ekitaldia, 11etatik aurrera.

Aretoaren edukiera eta segurtasun baldintzak direla eta, aforoa 50 umetarako mugatua da eta iriste hurrenkera errespetatuko da. Begiraleak egongo dira umeekin eta helduek aukera izango dute bitartean bisita egiteko, erakusketak ikusteko edo eta programatu dugun hitzaldia entzuteko.

onintze-goitiz

Helduentzako hitzaldia:

Umeek ipuina entzuten duten bitartean, helduentzako hitzaldi bat prestatu dugu ere, sare sozialak gai izango duena: Sare sozialen abantailak eta arriskuak izango da horrenizenburua.

sare-sozialak-hitzaldia

Hainbat aukera eta dena doan!

Ez dago etxean geratzeko aitxakirik!

Hemen duzue Euskararen Etxera heltzeko informazio osagarria.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu