Euskararen Etxea

Jardueraz beteriko udazkena Euskararen Etxean

kartela_behinbetikoa

Dakizunez, urte hasieran obra egin genuen Euskararen Etxean eta horri esker bi areto berri gehitu dizkiogu eraikinari.

Bi areto hauetan era ezberdinetako jarduerak antolatzen ditugu: ikastaroak, aurkezpenak, musika ekitaldiak, jardunaldiak… Bai guk eta bai beste eragile batzuek ere.

Gure kasuan, hileroko jardueren agenda bat osatzen dugu, mota eta publiko ezberdinetarako jarduerak prestatuz. Eta urria eta urtarrila bitartean, udazkena osoa, haur eta familientzat bereziki asmatutako jarduerak izango dira protagonista nagusiak.

 

Haur eta familientzako hamaika jarduera prestatu ditugu: magoen ikuskizunak, lantegiak, txontxongiloak, ipuin kontalariak, guraso edo tutoreentzako hitzaldi hezigarriak…

Urriaren 11an hasiko gara Tor magoaren ikuskizunarekin eta urtarrilaren hasiera arte luzatuko dugu jarduera programa berezi hau. Haurren gabonetako oporretan ere Euskararen Etxera hurbiltzeko aukera paregabea izango dute, egun batzuetan jarduerak izango ditugulako ere.

Eta guraso edo tutoreentzako bi hitzaldi berezi prestatu ditugu, zuen interesekoak izango direlakoan: interneten ematen dugun gure buruzko irudiaren inguruan bata eta sare sozialetan ibiltzearen abantaila eta arriskuen ingurukoa, bestea.

Bestalde, haurrentzako jarduerak dirauten bitartean, helduek Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izango dute; bisita gidatuak egongo dira tarte horretan.

Jarduera guztiak doakoak izango dira eta espazioa mugatua denez, ahalik eta lasterren etortzea gomendatzen dizugu. Aretoa bete arte jendea sartzen joango da eta hau betetzean ezin izango da inor gehiago sartu.

Eta saritxoa ere egongo da: familientzako jarduera programa honetara datozen bisitarien artean tablet bat zozketatuko dugu. Horretarako, ekitaldira sartzerakoan betetzeko orritxoa banatuko dugu.

Agenda osoa jarraitzeko, hauek eta beste jarduera batzuk barne, gure webguneko esteka hau jarraitu dezakezue.

Larunbata honetan hasiko gara! Beraz, animatu eta etorri!

 

Hemen duzu, opari gisa, aurreko jarduera baten Josu Bergarak eskaini zigun kontzertuaren  “Amets, amets” kanta herrikoia ukeleleaz bertsionatuta.

 

 

Polita, ezta?

Badakizu, jarraitu gure agenda.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu