Euskara ingurune digitalean

Eta Jakina! euskal tribilaleko lehenengo lehiaketako irabazlea da…

Uztailean Jakina! Euskal Tribiala aurkeztu genuen, formato honetako lehen online jokoa euskaraz: galder-erantzunetako jokoa, maila eta gai ezberdinak dituena.

Jakina! zortzi gaien inguruko galderaz osatuta dago: Euskara eta literatura; kirola eta aisialdia; zientzia eta teknologia; geografia eta historia; kultura eta artea; zinema eta ikuskizunak; gizartea eta ohiturak; eta musika eta dantza.

Jokatzeko hiru zailtasun maila dauzka eta jokalariak aukeratzen du zeinean aritu nahi duen eta zenbat gaien inguruan jaso nahi dituen galderak. Gai bakoitzeko Euskal Herriko eta nazioarteko galderak nahastu egiten dira.

Jokoaren aurkezpenarekin batera lehiaketatxo bat antolatu genuen: Jakina.eu plataforman puntu gehien lortzen zuen erabiltzaileak uztailaren 25a eta irailaren 30a artean, Sony etxeko ereader-a irabaziko luke.

Eta nor izan da irabazlea? zume erabiltzailea izan da., Pedro Zumelaga.  Zorionak Pedro!!

15.030 puntu lortu ditu Pedrok; 144 partidatan parte hartu du eta 141 irabazi. Hau marka! Eta erantzundako 2.819 galderetatik, Pedrok 2.324 ondo erantzun ditu.

 

Pedro Zumelaga Jakina! lehiaketako irabazlea

 

Zumek irabazi du oraingoan eta lehiaketa hau bukatu da. Baina egongo dira beste aukera gehiago sariak irabazteko. Eta badakizue edozein unetan jokatu dezakezuela eta arlo ezberdinetako gauza berriak ikasi egunero! Ez galdu aukera!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

  • Hi! Someone in my Myspace group shared this website with us so I came to look it over. I’m definitely loving the information. I’m bookmarking and will be tweeting this to my followers! Great blog and terrific design and style. aakcaaaddkdb

Iruzkina idatzi nahi baduzu